(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia 2.000 lagunek jaitsi dute SITNAmap, datu geografikoak editatzeko tresna asteazkena, 2009.eko abuztuak 5

Erabiltzaileak dira, besteak beste, arkitektoak, ingurumeneko adituak, biologoak, geografoak eta ehiztariak


Iruñako gotorlekua

Iruñako gotorlekuaren irudia, SITNAmap delakoan. ( irudia handitu )

Guztira 1.900 lagun, erakunde publiko eta enpresek jaitsi dute gaur SITNAmap, Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak (gaztelaniaz SITNA) jendearen eskura jarri duen tresna informatikoa. Tresna horrek balio du irudiak eta informazio geografikoa ikusteko eta, baita ere, datu berriak editatzeko eta mapak sortzeko. Erabiltzaileak dira, besteak beste, arkitektoak, ingurumeneko adituak, geografoak eta biologoak. Zaletuek ere erabiltzen dute, perretxikoak dauden lekuak, ehiza lekuak, mugarriak, gune topografikoak eta abar kokatzeko.

Tresna erabilerraza da eta doakoa, gainera. Hainbat iturri eta formatuko datu geografikoak onartzen ditu, Internet bidez. Informazio geografikorako antzeko tresnen aldean, abantaila batzuk baditu, esaterako: Nafarroako oinarrizko erreferentzia datuak sartzeko aukera ematen du. Nafarroako Datu Berezien Azpiegiturako (gaztelaniaz IDENA) eta SITNAko mapak baliatu daitezkeenez, erabiltzaileek kalitate handiko irudiak ikus ditzakete; irudi horiek, gainera, etengabe eguneratzen dira.

SITNAmap SITNAko geoataritik jaitsi daiteke (http://sitna.cfnavarra.es/geoportal/). Atari horren bitartez, Nafarroako Gobernuak erkidegoaren geografiaren gaineko datu eta zerbitzu ugari jarri ditu jendearen eskura: ortoargazkiak, katastroko informazioa, natur guneak, oinarrizko osasun eremuak, zarata mapak, laboreak, e.a.

SITNAmap aplikazioa Trabajos Catastrales SA (Tracasa) enpresa publikoak egin du. Tresna erabilerraza da eta, gainera, edozein ordenagailutan erabil daiteke. Funtzionalitate asko dauzka, adibidez: erreferentzia sistema eta artxibo formatu gehienak irakurtzeko, sortzeko eta editatzeko gai da. Horrez gain, goitibeherako menuak dauzka (nabigazio ekintzak, aukeraketa, bilaketa, edizioa, inprimatzea, e.a.), baita instalatzeko eskuliburua eta erabiltzaileentzako gida ere. Gainera, programa Internet bidez eguneratzen da.

Oso praktikoa denez, eguneroko lanean planoak eta datu geografikoak erabiltzen dituzten profesionalek eta enpresek ere baliatzen dute. Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak, adibidez, landa lanean GPS bidez jasotako datuak biltzeko gisa erabiltzen du. 

Jaistea libre da

SITNAk eta Tracasak joan den abenduan aurkeztu zuten tresna eta Expo-Geomatica azokan eman zuten ezagutzera maiatzean, Malagan. Azoka hori informazio geografikoko sistemei buruzkoa da. Bi erakundeek informazio ekitaldi bat egin zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, langile eta sozietate publikoak prestatzeko asmoa dute, baita profesionalak (elkargo profesionaletako kideak, baso kudeatzaileak, e.a.) eta enpresaburuak trebatzeko ere. 

Aplikazioa zertan den ikusi nahi dutenek, SITNAren geoataritik jaitsi besterik ez dute, doan. Erabiltzaileentzako gidaliburu bat ere badago, eta tresna instalatzeko edo erabiltzeko zalantzak atarian bertan jarritako formulario bat medio argitu daitezke. 

Erabiltzaileek honako hauen datuak ikus ditzakete: Nafarroako Datu Berezien Azpiegiturarenak (IDENA, http://idena.navarra.es), Iruñako Udalarenak (http://ide.pamplona.es) eta Espainiako Datu Berezien Azpiegiturarenak (gaztelaniaz IDEE, (http://www.ide.es). Halaber, Internetetik jaitsitako informazioa bistaratu daiteke, Nafarroako Lurralde Informazio Sistemarena (SITNA), adibidez (http://sitna.cfnavarra.es/geoportal), baita Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuko kartografiakoa ere. (http://www.navarra.es/appsext/iendacartografia/default.aspx).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa