(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,4 milioi euro eman dizkie toki entitateei immigranteak integratzeko ekintzetarako asteazkena, 2009.eko abuztuak 5

Zenbateko hori Gobernu zentralak PAAIINera emandako kopuruaren %90 da


Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen arteko bilera laguntzen deialdia azaltzeko

1,4 milioi euro eman zaizkie toki entitateei immigranteak integratzeko ekintzetarako. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren eledunaren Departamentuaren bidez, 1.442.817 euroko laguntzak emango dizkie Foru Komunitateko toki erakundeei, 2009. urtean etorkinak artatzeko eta integratzeko jardunak egin ditzaten. 34 entitatek (17 udal; 16 mankomunitate; eta gizarte-zerbitzuen talde 1) diru-laguntza hauek jasoko dituzte.

Zenbateko hori Gobernu zentralak Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planaren (PAAIIN) funts ekonomikora egindako ekarpenaren %90 da. Plan hori Nafarroako Gobernuak eta Nazioko Gobernuak immigrazio gaietan elkarlanean eta koordinatuta jarduteko 2005ean abian jarritako tresna da. Alberto Catalán Higueras Nafarroako Gobernuaren Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak azpimarratu duenez, “Nafarroa da Espainia osoan estatuaren ekarpenaren ehuneko hain handia toki entitateen artean banatzen duen erkidego bakarra”. Kontseilariaren ustez, “logikoa da PAAIINeko baliabide gehienak entitateei bideratuta egotea, toki entitateak baitira immigrazioaren fenomenoari zuzenean aurre egin behar diotenak”.

Bestalde, Catalánek adierazi du laguntza horiek herrietan duten eragina “egiaztatuta dagoela”. 2008. urtean, 66.000 etorkinek eta bertako pertsonak baino gehiagok onurak lortu zituzten finantzatutako ekintzetatik. Ildo horretatik, kontseilari-eledunak esan duenez, “tokiko erakundeek esan digute modu positiboan baloratzen dutela jasotako laguntza ekonomikoa, eta haien ustez, laguntza hori gabe ezingo lukete etorkinenen artapenerako ekintzarik egin”.

2009. urtean, deialdia ebatzi ondoren eta balorazio-irizpideekin bat etorriz, hauek dira entitate onuradunak:

- Udal hauek: Ablitas (4.150,44 euro), Antsoain (1.189,36 euro), Aranguren (6.627,52 euro), Barañain (52.186,77 euro), Baztan (22.425,34 euro), Berriozar (10.000 euro), Burlata (48.642,81 euro), Cascante (15.145,42 euro), Castejón (19.026,16 euro), Lizarra (35.922,48 euro), Uharte (16.745,40 euro), Iruña (321.098,98 euro), Tafalla (31.488,82 euro), Tutera (180.847,86 euro), Viana (13.456,11 euro), Atarrabia (30.914,77 euro) eta Zizur Handia (22.275,96 euro).

- Gizarte-zerbitzuen mankomunitate hauek: Allo (21.292,82 euro), Los Arcos (7.830,48 euro), Berriozar (49.747,65 euro), Buñuel (32.356,58 euro), Zarrakaztelu (16.318,06 euro), Cintruénigo (86.398,55 euro), Doneztebe-Malerreka (20.798,11 euro), Leitza (9.481,35 euro), Lesaka-Bortziriak (27.214,56 euro), Lodosa (24.480,99 euro), Erriberri (9.474,41 euro), Azkoien (74.978,33 euro), Gares (14.311,17 euro), Sakana (46.514 ,62 euro), San Adrián (60.866,16 euro) eta Valtierra (101.064,81 euro).

- Artaxoako Gizarte Zerbitzuen Taldea (7.544,15 euro).
Dokumentazioa:
2009ko ekarpenen taula
Toki entitateek 2008an egindako ekintzak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa