(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beste enpresa bat Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian ezartzen hasi da asteazkena, 2009.eko abuztuak 5

Ingeniería Romero Servicios Generales SL konpainia da, eta sektorerako makineria mantentzen eta fabrikatzen aritzen da


Ingeniería Romero Servicios Generales SL enpresaren nabea

Ingeniería Romero Servicios Generales SL enpresa Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian ezartzen hasi da. ( irudia handitu )

Ingeniería Romero Servicios Generales SL enpresa Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian nabea eraikitzen hasi da. Familia-konpainia da, eta egoitza nagusia Tausten (Zaragoza) du. Nekazaritzako elikagaien industriarako makineria mantendu eta fabrikatzen du.

Tuterako poligonoan 2010eko lehen hiruhilekoan hasiko da lanean ziurrenik, eta epe ertainean, 20 lanpostu inguru sortuko ditu. Gaur egun, enpresa 1.500 m²-ko nabea eraikitzen ari da, eta egitura osorik altxatu du.

Bestalde, beste bi enpresak adierazi dute haien lantegiak inguru horretan eraikitzen hasiko direla 2009an. Horrez gain, oraintsu, beste bi enpresak adierazi dute Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian egongo direla. Beraz, lurzoruaren erreserba egin duten konpainiak 15 dira mementoz.

Proiektu aitzindaria

Nekazaritzako Elikagaien Hiria Nafarroako Gobernuaren proiektua da eta Tuteratik hurbil 120 hektarea hartzen ditu. Hiriak hartzen duen ingurua interes geoestrategiko handikoa da, Ebroren Ardatzean nazioko I, II, II, IV eta V. gamako ekoizpen-liderrak baitaude. Horrez gain, inguru horretan komunikazio-sare zuzenak daude Espainiako hiri nagusiekin eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetara iristea oso erraza da. Bestalde, zenbait proiekturi esker, hala nola Nafarroako Ubidea, inguruaren bideragarritasuna bermatuta dago, laborantza-lur eta ur asko eskura izango dira eta.

Poligonoa nekazaritzako elikagaien sektoreko erreferentzia-gune izateko sortu zen hainbat mailatan: ekoizpen- eta banaketa-gune moduan, baina baita trebakuntza- eta ikerketa-gune moduan ere. Helburu nagusia enpresen lehiakortasuna handitzea da, batez ere kostuak murriztuta eta balio erantsiko zerbitzuak eskainita.

Nekazaritzako Elikagaien Hiriak azpiegitura erkide zentralizatuak eskaintzen ditu (ura, lurruna, hotza, arazketa…), eta horri esker, enpresak haien jarduera nagusian modu esklusiboan aritu daitezke. Horrez gain, azpiegitura horiek modu bateratuan eskaintzean, enpresetarako kostuak murriztea lortzen da.

Azpiegitura esanguratsu bat zerbitzu erkideen sarea da. Trigenerazioaren (lurruna, hotza, elektrizitatea) energia-efizientzia %70etik gorakoa da, eta horri esker, enpresek kostuak aurreztu ditzakete. Gainera, energia-zerbitzuak aire-esparru osoan banatzea ekimen berritzailea eta bakarra da sektorean.

Ingurumenaren errespetua ere kontuan hartu da Nekazaritzako Elikagaien Hirian. Bertako enpresek urari eta energiari dagokienez efizientzia-irizpide handiekin ekoitzi ahal izango dute. Beraz, ekoizpen jasangarria egingo da.
Amaitzeko, gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak Tuterako poligonoan ezarritako enpresei laguntzak eskaintzen dizkiela. Diru-laguntzak inbertsioaren %25era artekoak izan daitezke, besteak beste, hauek: kenkariak aktibo finkoengatik eta enpleguaren sorrera. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa