(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñako arroan azpiegiturak jartzeko 3,6 milioi euroko inbertsioa onartu dute asteazkena, 2009.eko abuztuak 5

Nafarroako Gobernuak 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana luzatu du hainbatetan eta, horrela, proiektu horiek finantzatzeko 2,8 milioi euro jarri ditu


Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, 3.650.627 euroko inbertsioa onartu du Iruñako arroan zenbait herritako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek finantzatu dituzte 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana hainbatetan luzatuta. Era horretan, Nafarroako herrietan proiektuak gauzatzen jarraitu ahal izan dute. Iruñako arrorako, beraz, Nafarroako Gobernuak 2.871.456 euroko diru-laguntza onartu du.

Ondoren, diru-laguntzak jaso dituzten herrien zerrenda jarriko dugu, egin dituzten obrak eta jaso dituzten diru-laguntzekin; parentesi artean agertzen dena inbertsio osoaren zenbatekoa da.

IRUÑAKO ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA: 130.103 euro (215.600 euro). 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planean gastu konpromiso hori onartu zuten, gai organikoentzako, ontzientzako eta paper eta kartoientzako edukiontziak erosteko. Edukiontziek izan behar zuten 3.200 tonako edukierakoak eta alboko zamaren sistema medio igotzeko modukoak.

- 331.896 euro (550.000 euro). Zenbateko hori aldebiko kargako bi kamioi erosteko da. Kamioiek eduki behar dituzte 23 m³-ko barne edukiera garbia, 4 m³-ko karga tobera, edukiontziak albotik igotzeko gailua, gaiak trinkotzeko prentsa eta koipeketa automatiko zentralizatua.

MUTILOABEITI (ARANGUREN): 315.241 euro (522.399 euro). Zenbateko hori da Mutiloabeiti herriko Cordobilla eta Gurutze kaleetako hornidura eta saneamendu sareak berritzeko. Obrak aprobetxatuko dituzte bereizketa sare bat jartzeko, ondoko kaleetan jarraipena izan dezan. Inbertsioan sartzen dira dauden sareekiko lotura guztiak, hartuneen berritzea eta hodi nagusiak jartzeko lan osagarri guztiak. 

GARES: 159.731 euro (111.812 euro). Inbertsio hori baliatuko da La Poblacion kalea zolatzeko; izan ere, sareak berritu dituzte eta zola berria jarri beharra dago. Oinarria hormigoizkoa izango da, polipropilenozko zuntzaduna, eta gainean zoladura jarriko diote, aurrefabrikatutako hormigoizko galtzada harrizkoa. Erdian ubide bat jarriko dute eta fatxada bakoitzaren ertzean zeharkako galtzada harrizko lerro bat. Obrak aprobetxatuko dituzte argi publikoen kanalizazioa hedatzeko.
LARUNBE (IZA): 214.749 euro (306.785 euro). Herrigunean eta Larraintzit auzoan zola berrituko dute, horniketa eta saneamendu sareetan egindako obrekin kaltetu egin baita. Zola erabat berrituko dute: zorua mistoa izango da, hormigoizkoa, eta galtzadan aurrefabrikatutako galtzada harrizko lerroak jarriko dituzte, zeharka eta luzetara. Argi publikoaren kanalizazioa ere egingo da, argindarra banatzeko sarekoa barne.

LEGARDA: 1.339.866 euro (1.339.866 euro). Nafarroako Gobernuak Legardako herrigunea zolatzeko obra guztia finantzatuko du, baita euri urak jasotzeko azpiegiturak jartzeko lanak eta argi publikoen instalazioa lurperatzeko obra zibila ere. 

OLLO (OLLO): 269.037 euro (445.833 euro). Zenbateko hori erabiliko dute antzinako harraskaren gainean udaletxea eraikitzeko; betiere, harraskaren oinplanoa eta horma batzuk errespetatutako dituzte. Eraikinak solairu bakarra izango du eta atal txiki bat atxikiko zaio. Han jarriko dituzte komuna, sarbidea, artxiboa, aretoa eta terraza bat.

-ZUHATZU (ITZAGAONDOA): 110.833 euro (158.332 euro). Sareak berritzeko obrak amaitu ondoren eragindako eremuak zolatuko dituzte. Oinarria hormigoizko zolata izango da eta akabera talotxatua, galtzada harrizko zerrenda apaingarriduna.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa