Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herriz Herri Nafarroako hamaika herritara helduko da asteburu honetan
osteguna, 2009.eko abuztuak 6
Filmak eta antzezlanak izango ditugu ikusgai Galar, Artazu, Villamayor de Monjardin, Urzainki, Saratsa, Torralba del Rio, Oitz, Artabia, Larrasoaña, Gabarderal eta Acedon
Herriz Herri antzerki eta zinema programa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez eta ehun eta berrehun biztanle arteko herrietako udalekin elkarlanean. Asteburu honetan Herriz Herri Galar, Artazu, Villamayor de Monjardin, Urzainki, Saratsa, Torralba del Rio, Oitz, Artabia, Larrasoaña, Gabarderal eta Acedora helduko da.
Bihar, hilak 7, “Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal” filma jarriko dute Galarko frontoian, eta Ditirambo Teatro taldeak “El cuerno de oro” obra antzeztuko du Artazuko frontoian.
Larunbatean, hilak 8, Malaspulgas taldeak “Cachis en la mar” obra eskainiko du Villamayor de Monjardinen. Urzainkin “Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal” filma jarriko dute eta Saratsan “Kung Fu Panda”. Halaber, La Banda taldeak “Makina” antzezlana eskainiko digu Torralba del Rion, eta Kukubiltxok “Kukubel”, Oitzen. Horrez gain, Atikus taldeak “La caída del homo sapiens” obra antzeztuko du Artabian.
Igandean, hilak 9, La Banda taldeak “Makina” Larrasoañara eramango du; Gabarderalen “Las crónicas de Narnia, el príncipe Caspian” filma jarriko dute; eta azkenik, Atikus taldeak “La caída del homo sapiens” antzezlana eskainiko du Acedon.
Ekitaldi guztiak gaueko 22.00etan hasiko dira.
- Dokumentazioa:
- Correpueblos 2009