(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamabi gune turistikotan egingo dituzte asteburu honetan Cultur programako jarduerak osteguna, 2009.eko abuztuak 6

Abuztu osoan bezperak izango ditugu entzungai Leireko eta La Olivako monasterioetan eta, horrez gain, erakusketak egingo dituzte Agoitzen, Bertizen, Erriberrin eta Vianan


Cultur programako jarduerak herri hauetan izango ditugu gozagai asteburu honetan: Murchante, Erriberri, Corella, Erriberri, Otsagabia, Viana, Erronkari, Zangoza, Lizaso, Orreaga, Irantzu eta Xabierren. Cultur programa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo departamentua medio, batik bat oporrak pasatzera foru erkidegora etortzen direnentzat.

Bihar, hilak 7, iluntzeko 20.00etan, Bacoren Melodiak zikloaren barruan, Javier Lopez-Jasok eta David Johnstonek ganbera musikako kontzertua emango dute Murchanteko Otazu upategian. Halaber, Erriberriko Ardoaren Museoan, Nafarroako Ardo Kofradiak ardo dastatze ikastaro bat emango du arratsaldeko 19.00etan. Azkenik, Leyre Sanz Jazz Quartet taldeak kontzertu bat emango du Corellako Arrese Museoan, iluntzeko 20.00etan.

Larunbatean, hilak 8, Garufa Tango taldea izango dugu ikusgai Garesko plazan iluntzeko 20.30ean. Iddawc Folk taldeak Otsagabian joko du, gaueko 23.00etan eta Xarnege Folk taldeak Vianan, iluntzeko 20.45ean. Gainera, Daniel Gutierrezek eta David Echevarriak bi kontzertu emango dituzte Erronkariko Julian Gaiarre Museoan, 13.00etan eta 18.30ean. Horrez gain, Iñaki Sandoval-Leyre Sanz Jazz Quintet taldea Zangozako Kultur Etxean izango dugu entzungai, iluntzeko 20.00etan.

Igandean, hilak 9, Quinteto Bortz y Narrador taldeak ganbera musika eskainiko digu Orgiko hariztian, 12.30ean eta 18.30ean. Phenix soka laukoteak Erronkariko errege kolegio-elizan joko du eguerdiko 13.00etan. Sphera Antiqva taldearen musika barrokoa ere izango dugu entzungai, Irantzuko monasterioko klaustroan, 12.30ean. Azkenik, Orkoiengo San Migel abesbatzak Xabierko basilikan kantatuko du, 13.00etan.

Horrez gain, abuztuaren 30a arte, bezperak abestuko dituzte Leireko eta La Olivako monasterioetan, eta hainbat erakusketa egongo dira ikusgai: Alfredo Diaz de Ceriorena Agoitzeko Kultur Etxean, Marta Loredo Olaizena Bertizeko Jaurerrian, Javier Murorena Erriberriko Errege Jauregian eta Sagrario San Martinena Vianako Kultur Etxean.

Dokumentazioa:
Cultur 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa