(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

182.372 euroko laguntzak eman dira proiektu turistikoak idazteko osteguna, 2009.eko abuztuak 6

Onuradunak Bera, Esteribar, Gesalatz, Luzaide, Iruña, Zugarramurdi, Tebas eta Sakanako Mankomunitatea dira


Allozko urtegia

Allozko urtegia.

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 182.372 euroko laguntzak eman ditu proiektu turistikoak, aurretiazko azterlanak eta bideragarritasun-planak idazteko. Diru-laguntza horiek toki entitateei eta turismo-partzuergoei 2008/2011 aldian produktu turistikoak garatzeko inbertsioetarako ematen zaizkien laguntzen deialdiari dagozkio. Laguntzen zenbatekoa bi urtetan banatuko da, 151.368 2009an eta 31.003 2010ean.

Hauek dira udal eta proiektu onuradunak: Bera, herriko eraikin bat zaharberritzeko proiektu bat idazteko, turismo-aterpetxea egiteko (43.200 euro); Esteribar, erakusketetarako, turismo-informaziorako eta dendarako zentro bat sortzeko proiektua idazteko, alboan, udaletxe berrian, erakusketa-aretora eta hitzaldi-aretora bideratutako erabilera anizkuneko espazioa duela (6.526 euro); Gesalatz, Lerate kontzejuaren badian Allozko urtegiaren turismo-antolamenduari buruzko proiektua idazteko, urtegiaren erabilerak antolatzeko eta urtegiaren turismo- eta aisia-potentziala albait gehien aprobetxatzeko (19.200 euro); Luzaide, bisitarien gunea sortu eta girotzeko proiektua idazteko, herriko natura- eta kultura-ondarea erakusteko (19.293 euro); Iruña, “Donejakue Bidea” produktu turistikoa garatzeko proiektua idazteko, seinaleztapen osagarria barne hartuta, eta bidean zehar dauden eraikin interesgarrien apaindurazko argiztapen plana idazteko (18.000 euro), eta Zugarramurdi, Logroñon 1610ean egindako autofedearen 400. urteurrenari buruzko ikuskizun-proiektua planteatzeko eta azpiegitura iraunkorrak sortzeko (55.680 euro).

Horrez gain, entitate eta proiektu hauek laguntzak jaso dituzte: Tebas kontzejua, lokal bat Donejakue Bideko erromesentzako aterpe moduan zaharberritzeko proiektua idazteko (9.972 euro), eta Sakanako Mankomunitatea, Sakanako herriak bizikletaz zeharkatzeko ibilbiderako proiektu teknikoa idazteko, Irurtzunen hasi eta Ziordiaraino (10.500 euro).


Mota horretako jardunen bidez, Nafarroako Gobernuak Produktu Turistikoak Garatzeko Plana praktikan ipintzen laguntzen du, lau helburu lortze aldera: turismo-garapenean inplikatutako agenteen artean turismo-eskaintza lehiakorra, antolatua eta adostua lortzea; turismo arloan koordinazio-sistema integrala definitzea; inbertsioen eraginkortasuna eta efizientzia sustatzea, eta Nafarroako lurraldea modu orekatuan egituratzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa