(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztaila hilabete lehorra izan zen Nafarroako zatirik handienean osteguna, 2009.eko abuztuak 6

Horrez gain, tenperatura-aldaketa bortitzak gertatu ziren, 14 ºC-ra arteko gorabeherekin 24 ordutan


Artaxoako zerkoaren ikuspegi orokorra

Uztaila hilabete lehorra izan zen Nafarroako zatirik handienean. ( irudia handitu )

Joan den uztaila lehorra izan zen Foru Komunitateko zatirik handienean. Nafarroa hegoaldeko inguru zabaletan uztailean batez beste pilatu ohi diren prezipitazioen %25 ere ez zen bildu eta Pirinioetan eta Foru Komunitatearen mendebaldean eta ipar-mendebaldean soilik lortu ziren %50 eta %100 bitarteko balioak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten duen txosten meteorologikoaren arabera, hilabeteko lehen hamabostaldian euriak garrantzi txikikoak izan ziren, batez ere iparraldean eta kantabriar eragineko inguruan, eta hilabeteko bigarren hamabostaldian ekaitz-fenomenoak izan ziren nagusi, Nafarroako beste inguru batzuetara ere hedatu zirenak. Hala ere, ekaitz horiek ere ez ziren garrantzitsuak izan, uztailaren 16an eta 17an botatako euriak izan ezik, egun horietan 36 l/m² eta 45,8 l/m² jaso baitziren hurrenez hurren ipar-mendebaldeko estazioetan. Beraz, Foru Komunitatea hornitzen duten urtegien erreserba %84tik %61era murriztu zen uztailean zehar.

Hala ere, nekazaritza-urtean pilatutako prezipitazioak (hau da, 2008ko irailaren 1etik 2009ko uztailaren 31ra) batez bestekoa baino handiagoak dira estazio meteorologiko ia guztietan. Ehunekoak, oro har, aurreko urteetako batez bestekoaren %100 eta %120 bitartekoak dira.

Tenperaturei dagokienez, txostenaren arabera, batez besteko balioak ohikoak baino 0 eta 1,5 ºC handiagoak izan ziren. Gainera, uztailean tenperatura-aldaketa bortitz ugari gertatu ziren, 5 eta 7 ºC bitarteko gorabeherekin, baina egun batzuetan bariazio termiko hori handiagoa izan zen. Uztailaren 10ean eta 11n, termometroak 10 ºC inguru egin zuen gora, eta 16an eta 17an, 14 ºC inguru egin zuen behera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa