(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak mailakako egutegi bat antolatu du, A gripeari aurre egiteko ostirala, 2009.eko abuztuak 7

Pentsatu dute ikasturtea hiru astean hastea, gripea hedatzen bada ikasleak mailaka kutsa daitezen


Hezkuntza departamentuak ikasturtea hasteko mailakako egutegi bat diseinatu du, arrisku irizpideak baino gehiago prebentzio irizpideak kontuan hartuta. Neurri hori hartu dute, hain zuzen, Nafarroako Osasun Zerbitzuak egindako eskariari erantzuteko: A gripearen birusarekin gaixotutako biztanleei arreta ezin hobea ematea. Ikasturte hasiera hiru astean mailakatuz, kutsatzea ere mailakatu egingo da eta, era horretan, osasun zerbitzuek behar bezalako arreta eman ahal izango diete ikasleei eta, oro har, herritar guztiei.

Hori azaldu du prentsaurrekoan Hezkuntza kontseilari Carlos Perez-Nievas López de Goicoecheak. Prentsaurrekoan lagun izan ditu Osasun Publikoko Institutuko zuzendaria, Marisol Aranguren Balerdi, eta Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez. 

Gauzak horrela, ikasleak banatu dituzte multzo homogeneo (hezkuntza maila) eta kuantitatibotan (Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar bezala artatu dezakeen ikasle kopurua).

Egutegi horren arabera, irailaren 3an, ostegunean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko (1. eta 2. mailako) 33.000 ikaslek hasiko dute ikasturtea, ikastegi publiko zein itunpekoetan; irailaren 9an, ostegunean, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko (3., 4., 5. eta 6. mailako) 25.000 ikaslek; eta azkenik, irailaren 15etik aurrera, DBHko, Batxilergoko eta LHko 37.500 ikaslek.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa