(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 20.042 euro inbertitu ditu orain arte Abauntzeko kobazuloan ostirala, 2009.eko abuztuak 7

Kultura eta Turismo departamentuak iaz idatzi zuen haitzuloa egokitzeko proiektua


Nafarroako Gobernuak 20.042 euro inbertitu ditu orain arte Abauntzeko kobazuloan.

Nafarroako Gobernuak 20.042 euro inbertitu ditu azken urteetan Abauntzeko kobazuloan. Nafarroako Kultura eta Turismo departamentuak 2008an idatzi zuen kobazuloa egokitzeko proiektua, Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiko Geologia eta Geoteknia ataleko kideekin batera. Kultura eta Turismo departamentuak 12.500 euro jarri ditu lehen fasea gauzatzeko. Kobazuloa moldatzeko lanak Herri Lan atalarekin batera finantzatu dituzte.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak 7.542 euroko diru-laguntza jarri zuen 1988, 1991, 1993, 1994, 1995 eta 1996ko kanpaina arkeologikoetarako.

Esku-hartzearen lehen fasean honako lan hauek egingo dituzte: sarrera garbitu eta moldatzea; kobazuloaren barrualdea garbitzea, jatorrizko fisonomia berreskuratu arte; eta hondatutako itxitura berritu eta burdin hesi bat jartzea. Proiektuaren hurrengo faserako jendearentzako informazioa jartzea eta sarbideak egokitzea daukate aurreikusia. 

Abauntzeko leizean grabatutako harkoskoak aurkitu dituzte, Madeleine aldiko (Goi Paleolitoko) irudiekin. Harkosko batzuk Nafarroako Museoan daude ikusgai (zaldi buru bat irudikatuta daukan harkoskoa) eta beste batzuk Nafarroako Gobernuaren Arkeologia Biltegian daude gordeta. 

Nafarroan beste hiru leize daude Paleolitoko aztarnategi arkeologikoekin: Berroberria eta Alkerdi, Urdazubin; eta Zatoia, Abaurregainan. Sarrera mugatua eta babestua dute, itxitura eta burdin hesiekin. Kobazuloetara sartzeko dagokien udaletxean giltza eskatu behar dago. 

Abauntzeko leizea Arraitz-Orkineko (Ultzama) kontzejuan dago. Kobazuloko aztarnak Erdi Paleolito garaitik (50.000-40.000 k.a.) erromatar garaira artekoak dira. Alde horretatik, Kristo aurreko hirugarren milurtekoko hilobi asko daude. Abautzen hainbat indusketa kanpaina egin zituzten 70. hamarkadatik 90. hamarkadara bitartean. Indusketak Zaragozako Unibertsitateko Pilar Utrilla Historiaurreko katedradunak eta Carlos Mazo irakasleak zuzendu zituzten. 

Leizea babesteko, 70. hamarkadaren erdialdera hormigoizko itxitura eta burdin barraz egindako ate bat jarri zituzten. Orain sartzea zaila da, malda handia eta landare asko daudelako. Atea behin eta berriz hondatu dute eta, ondorioz, hainbat gauza ebatsi dituzte. 

Izan ere, Abauntzeko eta Berroberriako kobazuloetan dago Nafarroako Historiaurreko okupazio sekuentziarik osatuena. Kalkolitikoko, hau da, duela 4.000 urteko ehun hildako baino gehiago zeuden, gutxienez lau erritu medio ehortziak: hobian, hezurrezko espatulekin; harrizko zistan, lauza lau baten azpian; erraustuta; eta, azken fasean, besterik gabe lurrean multzoan jarrita, pedunkulu punta eta hegatsekin batera. 

Kobazulora Behe Inperioko erromatarrak ere heldu ziren. Horiek baino lehen, Brontze Aroan, aizkora lauak eta metalezko puntak utzi zituzten. Eta hiru mila urte lehenago bizileku gisa erabili zuten.

Kobazuloan grabatudun hiru bloke aurkitu dituzte. Bat Nafarroako Museoan dago ikusgai eta beste biak Arkeologia Biltegian daude, gordailuan, Zaragozako Unibertsitatera aztertzera bidali behar baitituzte.

Abauntzeko lehen multzoak berritasun bat dauka: inguruko benetako paisaiaren irudiak (mendia, ibaiak, putzuak, uberak) agertzen dira, Europa Mendebaldeko lehenak; gainera, paisaia horren gainean ibilbide edo sarbideak daude markatuta eta marka horiek ikur zorrotz interpretagaitz batzuekin eduki dezakete zerikusia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa