(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogei mila pertsona hurreratu dira Erriberriko Antzerki Jaialdiko antzezpenetara eta erakusketetara ostirala, 2009.eko abuztuak 7

Cavako ikuskizunetan 2.200 ikusle egon ziren, San Pedroko klaustroan 1.040, eta Karlos III. Plazako ikuskizunetan 7.400


20.000 pertsona hurreratu dira Erriberriko Jaialdira

20.000 pertsona hurreratu dira Erriberriko Jaialdira.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, eta Erriberriko Udala eta Nafarroako Autobideak izan dira babesleak. Aurtengoa X. edizioa izan da, eta 20.265 ikusle izan ditu, aurreko urtean baino 2.265 gehiago. 2009an, gastu osoa 760.000 eurokoa izan da.

Espazioei erreparatuz, Cavako ikuskizunetara 2.200 ikusle hurreratu dira, San Pedroko klaustrokoetara 1.040, eta Errege Jauregiko jardueretara 1.475. Karlos III.a plazako ikuskizunetara beste 7.400 pertsona hurbildu ziren. Ardoaren Museoak 150 pertsona hartu zituen. Erakusketetara 8.000 pertsona joan dira.

Jaialdiaren edizio honetan 21 konpainiak parte hartu dute, 52 emankizunekin, bi erakusketa egin dira, jarduera osagarriak eta lan-saioak garatu dira. Bestalde, Kultura eta Turismo Departamentuak sarreren prezioa erdira murriztea erabaki zuen, eta aurrekontu txikiagoa egon den arren, ikuskizun eta jarduera gehiago programatu dira. Ikuskizun guztiak bete egin dira eta sarreren aurretiazko salmenta jaialdia amaitu baino astebete lehenago agortu zen.

Jaialdiaren helburu nagusia jendeari antzerki klasikoaren ekoizpenen lagin bat aurkeztea, antzerki klasikoaren inguruko topaketa, komunikazio eta trukerako foroa izatea eta antzerki-ikuskizun garrantzitsua antolatzea da.

Aurten biide berriak ireki dira, hala nola “Antzerki Izugarrikerien Museoa”, jaialdiaren berezko produkzioa Nafarroako Errege-erreginen jauregirako, Erriberriko biztanleen parte-hartzearekin; “Pertsonaiaren ardoa”, ardoaren eta antzerkiaren arteko loturaren inguruan, eta eszena-zuzendarien lanari buruzko gogoeta, eta “e-class”, Arte Dramatikoaren Goi Eskolen lehen topaketa klasikoen inguruan.

Antolaketak Nafarroako konpainiak gonbidatu ditu, esaterako La Nave, Trokolo eta T’ombligo. Horrez gain, hamargarren edizio honetan, hurrengo hauek izan dira laguntzaileak: Kultura Oroimenen Estatuko Sozietatea, Erriberriko Errege Jauregia eta Nafarroako Ardoaren Kontseilu Arautzailea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa