(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EVENAk web ataria berritu du, mahastizaintza eta ardogintza sektorerako informazio erabilgarriarekin ostirala, 2009.eko abuztuak 7

Laborategi Enologikoaren analisi-eginkizuna bizkortu eta Mahastizaintza Erregistroari buruzko informazioa ematen du


EVENAren barrualdea

EVENAk web ataria berritu du, mahastizaintza eta ardogintza sektorerako informazio erabilgarriarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Mahastilan eta Enologi Zentroak (EVENA) web orria berritu du (www.evena.navarra.es) herritarrei eta, batez ere, Nafarroako mahastizaintza eta ardogintza sektoreari zerbitzu hobea emateko. Orrian, organismoak garatutako jarduerak azaltzen dira, eta ekoizleentzat eta ardogileentzat zenbait informazio eta gomendio interesgarri ematen dira, hurrengo hauen inguruan: izurriak eta gaixotasunak, mahatsen heltze-egoera, mahastiaren bilakaera eta ardoaren garraioa.

Interneteko atari berriaren berrikuntza nagusietakoa Laborategi Enologikoaren analisi-eginkizuna bizkortzen dela da, bai eskaerak hartzeari begira bai emaitzak hornitzeari dagokionez. Horrez gain, Mahastizaintza Erregistroarekin lotutako alderdien inguruko informazioa ematen da eta, horrela, etorkizunean titularrek Erregistro horretan dauden datuak kontsultatu ahal izango dituzte kasuan kasuko izapideak egiteko.

Orriak lau atal ditu, eta bertan EVENA zer den, zer zerbitzu eta laguntza eskaintzen dituen, zer jarduera egiten dituen eta zer argitaratzen duen azaltzen da. Atal horietara orri nagusitik sar daiteke, eta gainera, bisitariak informazio garrantzitsuagoak eskuratu ahal izango ditu, hala nola Laborategi Enologikoari lotutakoa, mahastizaintzako hainbat alderdiren inguruko aholkularitza eta arlo horretan garatzen diren esperimentazioa, ikerketa eta berrikuntza.

Era berean, irudien galeria gehitu da, mahastizaintzaren eta enologiaren inguruko argazki interesgarriekin, eta berriak eta hainbat esteka daude sektorearekin lotutako erakunde eta entitateetara.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa