(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamaika milioi euroko dirulaguntzak baimendu dituzte kultura etxeak finantzatzeko astelehena, 2009.eko abuztuak 10

Laguntzak jasoko dituzten udalak hauek dira: Bera, Orkoien, Atarrabia, Ribaforada, Tafalla, Corella eta Beire


Nafarroako Gobernuak urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena eman dio Kulturako zuzendari nagusiari gaurko bileran. Horrela, dirulaguntza zuzenak emango dizkie zenbait udali kultura etxeen lanak eta ekipamenduak finantzatzeko. Guztira, 11.008.701,71 euroko laguntza eman du, honela banaturik: 1.136.939,49 euro 2009. urtean, 4.600.880,13 euro 2010. urtean, 3.521.358,52 euro 2011. urtean eta 1.749.523,57 euro 2012.ean.
Dirulaguntza zuzenak jaso dituzten toki erakundeak hauek dira:
- Berako udala: 127.878,98 euro, onartutako 255.757,96 euroko aurrekontuaren %50, honela banatuta: 63.939,49 euro 2009. urtean eta 63.939,49 euro 2010.ean.
- Orkoiengo udala: 250.000 euro, onartutako 500.000 euroko aurrekontuaren %50, 2009. urtean.
- Atarrabiako udala: 600.000 euro, onartutako 1.200.000 euroko aurrekontuaren %50, 2010. urtean.
- Ribaforadako udala: 300.000 euro, onartutako 600.000 euroko aurrekontuaren %50, honela banatuta: 20.000 euro 2009. urtean eta 280.000 euro 2010.ean.
- Tafallako udala: 5.749.523,57 euro, onartutako 7.666.031,43 euroko aurrekontuaren %75, honela banatuta: 400.000 euro 2009. urtean, 1.700.000 euro 2010. urtean, 1.900.000 euro 2011. urtean eta 1.749.523,57 euro 2012.ean.
- Corellako udala: 3.978.299,16 euro, onartutako 5.304.398,88 euroko aurrekontuaren %75, honela banatuta: 400.000 euro 2009. urtean, 1.956.940,64 euro 2010.ean eta 1.621.358,52 euro 2011.ean.
- Beireko udala: 3.000 euro, 2009. urtean kultura-zentroko ekipamendua finantzatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa