(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2009ko lan eskaintza publikoa handitu du: Foruzaingorako 111 lanpostu gehiago jarri ditu astelehena, 2009.eko abuztuak 10

Horrela, 2010ean 1.100 foruzain egongo dira


Foruzainak Nafarroako Jauregiaren aurrean

Nafarroako Gobernuak 2009ko lan eskaintza publikoa handitu du: Foruzaingorako 111 lanpostu gehiago egongo dira.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, foru dekretu bat onartu du 2009ko lan eskaintza publikoa (LEP) handitzeko: Foruzaingorako 111 lanpostu gehiago jarri ditu; horietatik 105 berriak dira eta gainerakoak erretiroa hartutakoek utzitakoak. Foruzaingoan sartzeko proben deialdia urte amaieran egingo dute.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuaren asmoa da neurri horrekin Foruzaingoaren 2005eko Plan Zuzentzaileko aurreikuspenak betetzea. Plan horren arabera, 2010ean 1.100 foruzain egon behar dute eta 2011n 1.200. Foruzain kopuru hori ezinbestekoa da Foru Erkidegoari polizia alorrean dagozkion eskumenak betetzeko eta ez dira sartzen zirkulazioko eskumenak eskuratuz gero beharko diren agente osagarriak.

Nafarroako Gobernuak martxoan onartu zuen 2009ko LEPa: Foru Administraziorako eta erakunde autonomoetarako 1.189 lanpostu eskaini zituzten.

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek legealdiaren hasieran aurkeztu zuen Foruzaingorako plangintza, Nafarroako Parlamentuan. LEPeko aurreikuspenak Nafarroako Segurtasun Batzordeak berretsi zituen ekainean, polizia baliabideak garatzeko erabakia medio; Batzordearen bilerako buruak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa eta Caballero kontseilaria izan ziren.

Orain 891 foruzain daude. Ehun hautagai Foruzaingoan sartzeko oinarrizko ikastaroa egiten ari dira eta azaroan beteko dituzte dagozkien lanpostuak. Beraz, 2009ko abenduaren 31n Foruzaingoan 991 langile egongo dira, gehienez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa