(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrateko tratamendu instalaziotik Erdialdeko 20.000 pertsonari helduko zaie ur edangarria asteartea, 2009.eko abuztuak 11

Ura herri hauetara helduko da: Murillo el Fruto, Zarrakaztelu, Arrada, Melida, Santakara eta Caparroso; baita Azkoien, Martzilla eta Faltzesera ere, laster.


Kontseilaria teknikariekin, ura jasoko duten herrietako agintariekin eta kazetariekin

Salanueva kontseilaria instalazioko teknikariekin eta Larrateko ur edangarria jasoko duten herrietako agintariekin. ( irudia handitu )

Toki Administrazio kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk eta Mairaga-Erdialdea mankomunitateko buru Maite Mañu Echaidek ur edangarria tratatzeko Larrateko gunea inauguratu dute gaur goizean. Gune horretatik Nafarroako Erdialdeko 20.000 pertsonei helduko zaie ur edangarria. Hasieran ura Murillo el Fruto, Zarrakaztelu, Arrada, Melida, Santakara eta Caparrosora helduko da, 8.000 biztanle baino gehiagoren etxeetara; eta hoditeria handitzen dutenean baita Azkoien, Martzilla eta Faltzesera ere. Orduan, guztira 20.000 pertsonari helduko zaie ura.

Azkoien hornitzeko obrak 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planean (TIP) daude jasoak eta 2010ean hasiko dituzte; inbertsioa 2,9 milioi eurokoa izango da. Planean jasoa dago, baita ere, Martzillarako adarra (600.000 euroko inbertsioa) eta Aragoi harana, Martzilla eta Azkoien kontrolatzeko teleagintea (125.000 euroko inbertsioa). 2010eko inbertsio horiei 2009-2012 Planean aurreikusita dauden altako horniketa proiektu guztiak gehituz gero, inbertsio osoa 5,4 milioikoa da.

Planean jasotako gainerako obrak hauek dira: batetik, 2009rako, jarduera osagarriak biltegietan eta Larrateko gunean (49.876 euro); bestetik, 2012rako, Murillotik Traibuenasera arteko zatiko hoditeria orokorra (1,05 milioi euro); eta azkenik, 2012rako, baita ere, Orisoaindik Artariainera bitarteko hoditeria (400.000 euro) eta Etxagueko horniketa (360.000 euro).


Larrateko ur edangarria tratatzeko gunearen inaugurazioa. ( irudia handitu )

Esan bezala, ur edangarria tratatzeko Larrateko guneko obrak gaur inauguratu dituzte eta enpresen aldi baterako elkarte batek egin ditu, Arian-Medio Ambiente elkarteak, hain zuzen, 1,2 milioiren truke. Zuzendaritza teknikoaz LSK Ingenieria arduratu da.

Mankomunitateko buru Maite Mañuk hitz batzuk egin ondoren, Amelia Salanueva kontseilariak instalazioan jarri duten oroigarria estalgabetu du. Instalazioa bedeinkatu ondoren obra zertan den ikusteko bisita egin dute eta azaldu diete guneak 90 litro segundoko emari izendatua dauka. Ekitaldian egon dira, baita ere, mankomunitateko udalbatzetako alkate eta presidenteak, mankomunitateko batzar orokorreko kideak eta obretako arduradunak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa