(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Diego Salvá guardia zibilaren omenez egingo den mezan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak asteartea, 2009.eko abuztuak 11

ETAk eraildako agentearen senideek eta lagunek antolatutako meza bihar arratsaldean egingo da Iruñeko San Saturnino elizan


Nafarroako Gobernuak Diego Salvá guardia zibilaren omenez egingo den mezan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

ETAk iragan uztailaren 30ean Mallorcan eraildako Diego Salvá Lezaun guardia zibil iruindarraren omenez egingo den mezan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak Nafarroako Gobernuak.
Foru Gobernuak senideek eta lagunek antolatutako erlijio-ekitaldi honetan parte hartu nahi izan du. Horrela, meza bihar, abuztuak 12, izango da 19:30ean Iruñeko San Saturnino elizan.
Horren harira, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren departamentuko kontseilari Alberto Catalán Higuerasek hau adierazi du: “Nafarroako Gobernuan Nafarroa osoak Diego Salvá Lezaunen familiari dion estimu eta maitasun osoa erakustera animatu nahi ditugu herritarrak. Nafarroako gizarteak behin eta berriz agertu die laguntza terrorismoaren biktimei eta Segurtasun Indar eta Kidegoek askatasunaren eta demokraziaren alde egindako lanari. Beraz, une lazgarri hauetan haien ondoan egon behar dugu”.
Era berean, kontseilari bozeramaileak hau nabarmendu du: “Gizartearen nahia ez da terrorismoarekin bukatzea bakarrik, edo nahikoa da esatea, terrorismoaren biktimei ordaintzea ere bada, justizia egitea eta haien oroimena eta duintasuna babestea. Haien ereduaz eta egindako sakrifizioez ahaztea nahi dutenen kontra lanean jarraituko du Nafarroako gizarteak, hango erakundeak buruan, terroristentzat lekurik ez egoteko eta basakeria kriminalaren biktimek merezitako esker ona izan dezaten".

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa