(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak prozedura bat egokitu du Nafarroan miokardioko infartua izateko dagoen arriskua kalkulatzeko asteazkena, 2009.eko abuztuak 12

RICORNA ikerketaren arabera, Foru Komunitateko biztanleek beste eskualde batzuetakoek baino arrisku txikiagoa dute infartu hori izateko


Ikerketan parte hartu duten medikuak

RICORNA funtzioa garatu duen talde medikoa. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuko ikerle-talde batek prozedura berria garatu du, Nafarroan miokardioko infartua izateko dagoen arriskua kalkulatzeko. Ikerketa horren emaitza Revista Española de Cardiología aldizkarian jaso da abuztuko zenbakian. 

Ikerle horiek garatutako tresna funtzio matematiko bat da, RICORNA (Nafarroako Arrisku Koronarioa) delakoa, eta munduko arlo medikoan biztanleen arrisku koronarioa kalkulatzeko gehien erabilitako formuletako bat (Framingham-Wilson funtzioa delakoa) Foru Komunitatearen ezaugarrietara egokitzen ditu.

Ekuazio horrek pertsonek hemendik hamar urtera duten arrisku koronarioa jasotzen duten taulak ditu, eta horretarako, batez beste zer biztanleri dagokion kontuan hartu da. Horrela, AEBko herritarren arriskuak kontuan hartu ziren; beraz, zientzia arloko artikuluaren egileen arabera, arrisku txikiagoko beste herri batzuetan, haien artean Espainia eta zehatzago Nafarroa, infartua izateko arriskua ondorioztatu da. RICORNA proiektua oraindik baliozkotze fasean dago eta bere erabilgarritasun nagusia da Foru Komunitatearen errealitatera egokituagoak dauden emaitzak emateko gai dela.

RICORNAri buruzko ikerketa doktore hauek garatu dute: Paulino González-Diego (lehen sinatzailea, Lizarrako García Orcoyen Ospitalea), Conchi Moreno-Iribas (Osasun Publikoaren Institutua), María Jesús Guembe eta José Javier Viñes (Osasun Departamentuko Irakaskuntza eta Ikerkuntza Zerbitzua); eta Joan Rivas (Bartzelonako Ikerketa Medikoko Udal Institutuaren Lipidoen eta Epidemiologia Kardiobaskularraren Unitatea). 

RICORNA ikerketaren ondorio gisa, Nafarroako biztanleek munduko beste eskualde batzuetakoek baino arrisku txikiagoa dute miokardioko infartua izateko. Ikerleen ustez, badaude zenbait arrazoi hori horrela izateko, eta garrantzitsuenetako bat da Foru Komunitateko gizon eta emakumeek HDL kolesterol kantitate handiagoa dutela (hots, dentsitate altuko lipoproteina gehiago, kolesterol “ona” esaten zaiona babes efektuarengatik).

Gaur egun, horren zergatiak aztertzen ari dira eta haietako bat dieta da. Horrez gain, Nafarroako herritarren tabako kontsumo txikiagoak edo ariketa fisiko handiagoak arrisku txikiago horretan lagun dezakete. 


RIVANA proiektua

RICORNA ikerketa zabalago baten parte da, RIVANA (Nafarroako arrisku baskularra) ikerketa delakoarena hain zuzen, 2004. urtean hasi zutena. Formula garatzeko, ausaz hautatutako 5.197 biztanle aztertu ziren. Jasotako aldagaiak hauek izan ziren: sexua, adina, kolesterol kantitate osoa, cHDL, presio arterial sistolikoa (PAS), presio arterial diastolikoa (PAD), tabako kontsumoa eta diabetes mellitusen diagnostikoa.

Analisi guztiak Nafarroako Ospitaleko laborategian egin ziren, barnean nahiz kanpoan egindako kalitate-kontrolekin. RIVANA finantzazioaz Osasun Departamentua eta Carlos III Osasun institutua (Gobernu nagusiaren menpekoa) arduratu dira, eta Irakaskuntza Zerbitzuko ikerleek, Osasun Publikoko Institutuak, Nafarroako Ospitaleak, Lehen mailako Arretak, Ikerketa Biomedikoko Zentroak (CIB), Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroak (CIMA) eta Nafarroako Klinika Unibertsitateak ere parte hartu dute.

Azaldu den moduan, RICORNAren emaitzei esker estrategia klinikoak berriz orientatu eta arrisku koronarioa prebenitzeko eta haren jarraipena egiteko jarduerak ezarriko dira, Nafarroako datuen arabera. Artikulu medikoan adierazi den moduan, bihotzeko gaixotasun iskemikoa Nafarroako Osasun Publikoaren arazo nagusietako bat da, eta miokardioko infartu akutua heriotzen bigarren arrazoia da gizonezkoen kasuan eta hirugarrena emakumeengan. Hala ere, talde medikoaren arabera, heriotza horietako batzuk saihestu daitezke faktore anitzeko lehen mailako prebentzio eraginkor baten bidez, neurriak banako bakoitzaren ezaugarrietara eta arrisku koronariora egokituz.  

Revista Española de Cardiología (Berri osoa)


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa