(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak Faltzesko udaletxe berria inauguratu du asteazkena, 2009.eko abuztuak 12

Obrak egiteko 1,2 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 421.241 euro jarri ditu


Faltzesko udaletxearen aurrealdea. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk Faltzesko udaletxe berria inauguratu du gaur goizean. Udaletxean biztanleei arreta emateko gunea behe solairura pasa dute eta, horretarako, 1,2 milioi euro inbertitu dituzte. Kontseilaria departamentuko zuzendari nagusi Pedro Pegenaute Garderekin batera joan da Faltzesera.

Obrak EYCONS Obras y Proyectos SL enpresari esleitu zizkioten eta enpresak eraikinaren barrualdea eraitsi zuen. Fatxada, ordea, zegoen horretan utzi zuten. Jendeari arreta emateko zerbitzuak behe solairura eramateaz gain, arkitektura oztopoak kendu dituzte (eraikina 1868koa zen) eta osoko bilkuren areto zaharrari zeukan itxura eman diote, jatorrizko eskaiolak barne. Toki Administrazioko departamentuak 421.241 euro jarri ditu proiektua gauzatzeko.

Eraikinak dauzka behe solairua, solairuartea, bi solairu eta estalkiartea. Miguel Ayape eta Andres Martinez arkitektoek idatzitako proiektuaren arabera, azalera eraikia 929 metro koadrokoa da eta azalera erabilgarria 712 metro koadrokoa.
Salanueva kontseilaria, Faltzesko udaletxea berritzeko egin dituzten obrak inauguratzeko ekitaldian

Salanueva kontseilaria, Faltzesko udaletxe berriaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Aipatutakoaz gain, eraikinean udal aparejadorearentzat eta kontu-hartzailearentzat bulegoak jarri dituzte, espazioak handitu dituzte, igogailua jarri dute eta eraikina ezgaitasunak dituzten pertsonak ibiltzeko moduan jarri dute. Halaber, bilera areto handi bat moldatu eta artxiboa leku hobean jarri dute, solairuartean, hain zuzen.

Azken lau urteetan 2005-2008 Azpiegitura Planari esker Faltzesen egindako jardueretan (udaletxea berritzea barne) 2,1 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik departamentuak 989.532 euro jarri ditu.
Udalak, izan ere, hainbat lan egin ditu: Lerga Elkartea zeharbidean saneamendu sarea aldatzea, zortzi kaletako zola hobetzea (Eladio Garcia, Eustaquio Diaz, Castro Abajo, Clemente Añorbe, Romana, Echeverria, zeharbidea eta Lerga Elkartea zeharbidea), Cortijo kalean horma bat berritzea, kamioientzako azaleko lau aparkaleku egitea eta haurrentzako parke bat eta hiri altzariak jartzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa