(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo azpiegiturak sortzeko 2.441.653 euroko diru-laguntzak eman dituzte osteguna, 2009.eko abuztuak 13

Diru-laguntzak izango dira, zehazki, apartamentu turistikoak, jatetxeak, kanpin bat, ostatu bat, turismo aktiboko enpresa bat eta landa etxe bat jartzeko


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez, 15 ETEentzako diru-laguntzak eman ditu, Foru Erkidegoan turismo azpiegiturak sortzeko 2009tik 2011ra. Gobernuak, zehazki, 2.441.653 euro banatu ditu.

Diru-laguntza horretatik 807.863 euro izango dira apartamentu turistikoetarako, 158.288 euro jatetxeetarako, 158.288 euro kanpin baterako, 100.000 euro ostatu baterako, 33.820 euro turismo aktiboko enpresa baterako eta 30.000 euro landa etxe baterako. 

Hotelei dagokienez, 1.153.393 euro eman dituzte eta zenbateko horretatik 858.772 euro hiru hotel jartzeko izango dira; hotelek FEDER funtseko finantzazioa ere jasoko dute. Gobernuaren aurrekontu horren helburua da ondare historiko gisa katalogatu edo inbentariatutako eraikinak birgaitu eta hotel bihurtzea edo, bestela, Nafarroako arkitektura tradizionalaren adierazgarri diren eta dagoeneko birgaituta dauden eraikinak turismo jarduerak jartzeko erabiltzea. Diru-laguntzak dira, hain zuzen, 1.200.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egin dituzten turismo arloko ETEentzat. Gainerako 294.621 euroak bi landa hotel jartzeko eman dituzte.

Apartamentuei dagokienez, honako hauek jasoko dituzte diru-laguntzak: Izabako Metsola Apartamentos Turisticos (167.748 euro), Agoitzeko Apartamentos Palacio (290.115 euro) eta Cascanteko apartamentos del Reino de Navarra (350.000 euro). 

Jatetxe onuradunak hauek dira: Zangozako 1601 jatetxea (100.000 euro), Garisoaingo Etxesaka sagardotegia (22.773 euro) eta Aurizperriko TTakun jatetxea (35.514 euro).

Azkenik, honako hauek ere jasoko dituzte diru-laguntzak: Arbizuko lehen mailako kanpinak (158.288 euro), Arizkungo lehen mailako Ordoki ostatuak (100.000 euro), Doneztebeko Leurtza Abentura turismo aktiboko enpresak (33.820 euro) eta Galipentzuko bi hostoko landa etxe batek (30.000 euro). 

Aipatu hiru hotelak dira Tafallako Ereta hotela (260.00 euro), Otxobiko Dos Lobos landa hotela (248.772 euro) eta Zangozako Palacio hotela (350.000 euro). Diru-laguntza horien erdia FEDER funtsetik jasoko dute, 2007-2013 DOCUP jarduera programaren barruan. Gainerako hotelak dira Mues landa hotela (113.085 euro) eta Garesko landa hotel bat (181.535 euro).

Nafarroako Gobernuaren neurri horiek balio dute Turismo Produktuak Garatzeko Plana gauzatzeko. Planak lau helburu ditu: lehiatzeko moduko turismo eskaintza edukitzea, turismoaren garapenean parte hartzen dute agenteek antolatua eta bateratua; turismoa koordinatzeko sistema integral bat jartzea; inbertsioen eraginkortasuna handitzea; eta Nafarroako lurraldea modu orekatuan egituratzea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa