(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BPG %3,2 jaitsi da Nafarroan urtetik urtera 2009ko bigarren hiruhilekoan, Espainiako %4,1en aldean ostirala, 2009.eko abuztuak 14

Urte honetako bigarren hiruhilekoan %1 jaitsi zen Nafarroan, eta sei hamarren hobetu zuen lehen hiruhileko jaitsiera


BPG %3,2 jaitsi da Nafarroan urtetik urtera 2009ko bigarren hiruhilekoan, Espainiako %4,1eko jaitsieraren aldean.

Nafarroako ekonomiak sortutako Barne Produktu Gordina (BPG) %3,2 jaitsi zen urtetik urtera 2009ko bigarren hiruhilekoan, Espainia osoan egondako %4,1eko jaitsieraren aldean. Horrela erakutsi du gaur goizean Estatistikako Institutu Nazionalak jakinarazitako BPGren igoeraren datuak. Horren berri eman du gaur prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasun kontseilari eta presidenteorde bigarren Álvaro Miranda Simavillak.

Zehazki, urteko bigarren hiruhilekoan, Nafarroan %1 jaitsi zen (2009 lehen hiruhilekoan %1,6 jaitsi zen, Nafarroak hazkunde negatiboa izan zuen bigarren aldia), Espainia osoan izandako jaitsiera bera (%1,9 2009ko lehen hiruhilekoan, beraz, Estatuak dagoeneko lau hiruhilekotan izan du hazkunde negatiboa). Mirandak positibotzat jo ditu datu hauek, eta adierazi du ekonomiari begira onak ez badira ere, gaur egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko onak direla, Foru Komunitatean nahiz herrialde osoan.

Nafarroako krisi ekonomikoaren bilakaerari dagokionez, Miranda kontseilariak azaldu du urteko datuari dagokionez, Nafarroako esportazioak %20,6 jaitsi zirela 2009ko lehen bost hiletan iragan urtearen aldean. Espainian, berriz, %22,8 jaitsi ziren. Horrez gain, Nafarroako industria-ekoizpena %27,6 jaitsi zen ekainean 2008. urtearen aldean, eta urtarriletik ekainera bitartean %29,5 jaitsi da.

Bestalde, kontseilariak adierazi du urteko lehen sei hiletan etxebizitzen salerosketa %22,3 jaitsi zela Nafarroan, 2008. urteko aldi beraren aldean; Espainian, %34,9 jaitsi zen urtean.

Enpleguari dagokionez, Espainiako hirugarren langabezia-tasarik baxuena izan du Nafarroak 2009ko bigarren hiruhilekoan (%12,23), Euskal Herriaren eta Kantabriaren atzetik. Tasa nazionala %17,92an kokatu da.

Ildo berean, nabarmendu behar da Foru Komunitatean 2007ko laugarren hiruhilekoan enplegu beteko lana egiten zuten pertsonen %94,7k egiten dutela lan 2009ko bigarren hiruhilekoan. Horrela, 2008. eta 2009. urteen arteko krisiaren eraginez %5,3 lanpostu galdu ziren, eta Nafarroa lanposturik gutxien galdu duen bere inguru ekonomikoko eskualdea da, beste autonomia erkidegoek baino biztanle aktibo gehiago izan dituela kontuan hartuta.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PIB 2º Trimestre agosto 09.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa