Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Urte honetako bigarren hiruhilekoan %1 jaitsi zen Nafarroan, eta sei hamarren hobetu zuen lehen hiruhileko jaitsiera
BPG %3,2 jaitsi da Nafarroan urtetik urtera 2009ko bigarren hiruhilekoan, Espainiako %4,1eko jaitsieraren aldean.
Nafarroako ekonomiak sortutako Barne Produktu Gordina (BPG) %3,2 jaitsi zen urtetik urtera 2009ko bigarren hiruhilekoan, Espainia osoan egondako %4,1eko jaitsieraren aldean. Horrela erakutsi du gaur goizean Estatistikako Institutu Nazionalak jakinarazitako BPGren igoeraren datuak. Horren berri eman du gaur prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasun kontseilari eta presidenteorde bigarren Álvaro Miranda Simavillak.
Zehazki, urteko bigarren hiruhilekoan, Nafarroan %1 jaitsi zen (2009 lehen hiruhilekoan %1,6 jaitsi zen, Nafarroak hazkunde negatiboa izan zuen bigarren aldia), Espainia osoan izandako jaitsiera bera (%1,9 2009ko lehen hiruhilekoan, beraz, Estatuak dagoeneko lau hiruhilekotan izan du hazkunde negatiboa). Mirandak positibotzat jo ditu datu hauek, eta adierazi du ekonomiari begira onak ez badira ere, gaur egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko onak direla, Foru Komunitatean nahiz herrialde osoan.
Nafarroako krisi ekonomikoaren bilakaerari dagokionez, Miranda kontseilariak azaldu du urteko datuari dagokionez, Nafarroako esportazioak %20,6 jaitsi zirela 2009ko lehen bost hiletan iragan urtearen aldean. Espainian, berriz, %22,8 jaitsi ziren. Horrez gain, Nafarroako industria-ekoizpena %27,6 jaitsi zen ekainean 2008. urtearen aldean, eta urtarriletik ekainera bitartean %29,5 jaitsi da.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.