(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenetik aurrera hiritarren txartela eskualdeko hiri garraioan ere erabili ahal izango dugu ostirala, 2009.eko abuztuak 14

Iruñako eskualdean 220 gunetan kargatu ahal izango dugu txartela: tabako-dendetan, okindegietan, liburu-dendetan eta supermerkatuetan, adibidez


Hiritarren txartela.

Hiritarren txartelak balio du udal igerileku, kiroldegi eta liburutegietan eta auzo etxeetan erabiltzeko. Horrez gain, astelehenetik (hilaren 17tik) aurrera Iruñako eskualdean hiriko garraioa ordaintzeko ere erabili ahal izango dugu. Helburu horrekin, Mankomunitateak lan asko egin du, Toki Administrazioko departamentuarekin batera estu-estu, eta 220 gune jarri ditu txartela kargatzeko (tabako-dendak, okindegiak, liburu-dendak, supermerkatuak, e.a.).

Toki Administrazioko departamentuak denbora asko darama lanean hiritarrek zerbitzu publikoak erabiltzeko dauzkaten txartelei hari gabeko teknologia jartzeko. Irakurgailuetan sartu behar ez diren txartelak sustatzen ari da, erosoagoak eta eraginkorragoak direlako. Sistema berriarekin, gainera, hainbat zerbitzu txartel bakar batean bil daitezke.

Tarifa soziala dutenek eta formularioa bete dutenek Mankomunitateak egindako txartel pertsonal berezi bat jasoko dute datozen egunetan. 

Hiritarren txartela erraz bereizten da, hondo gorria duelako. Txartela 57 toki erakundek banatzen dute eta, orain arte, 180.000 biztanleri eman diete. Txartel kopuru horri gehitu behar zaizkio, gainera, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuetan eman dituztenak, Larrabide estadioan eta Liburutegi Nagusian, adibidez. Txartela jasotzeko eskaria egin behar da eta doan banatzen da, babesleei esker, Nafarroako Kutxa, Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxari esker, hain zuzen.

Hiritarren txartelaren proiektuan parte hartzen duten herriak eta erakundeak

Iruñako eskualdeko kideak hauek dira:
Toki Administrazioko departamentua, Aitzoain, Antsoain, Aranguren, Aranzadi, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Burlata, San Jorge kirol hiria, Zizur Txikia, Egues (Olatz eta Sarriguren), Ezkabarte, Galar, Huarte, Larrabide, Iruñako Eskualdeko Mankomunitatea, Noain, Orkoien, Liburutegi Zerbitzua (Liburutegi Nagusia), Atarrabia eta Zizur. 

Eta Nafarroako gainerako lekuetakoak hauek:
Altsasu, Agoitz, Aiegi, Bera, Zarrakaztelu, Castejon, Tafallako kirol hiria, Corella, Esteribar, Etxauri, Eugi, Lekunberri, Lesaka, Los Arcos, Mendabia, Monteagudo, Erriberri, Paternain, Zangoza, Tafalla, Tutera, Ultzama, Valtierra eta Alesbes. 
 
Garraiorako hari gabeko txartel berriak

Hiritarren txartelaz aparte, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak garraio publikorako beste txartel mota bat jarriko du salgai irailean, tabako-dendetan. Txartel horiek orain erabiltzen diren txanpon-txartelen ordezkoak izango dira, hari gabekoak eta pertsonalizatu gabeak.

Dokumentazioa:
Puntos de recarga

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa