(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLAk 5.000 euroko laguntza eman dio Psikologoen Elkargoari larrialdietan esku-hartzeko prest egoteagatik astelehena, 2009.eko abuztuak 17

Nafarroako Gobernuak prestakuntzen edo aseguruen gastuak diruz laguntzen ditu larrialdietan


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofizialari 5.000 euroko dirulaguntza ematea erabaki du Nafarroako Larrialdien Agentziaren bitartez, 2009- urtean Nafarroako Babes Zibileko egituran parte hartzeagatik.

Elkargo honetako esku-hartze psikologikoko taldea –gaur egun hogeita hamar boluntario inguruk osatzen dutena- urteko 365 egunetan 24 orduz hondamendietan, larrialdi handietan edo katastrofeetan biktimei, senideei eta bestelakoei laguntza emateko prest dago 1996. urtetik. Elkargoaren eta NLAren arteko egungo lankidetza-hitzarmena 2007. urteko apirilekoa da. 
 
Orain arte ez diote deitu taldeari; hala ere, M-11ko atentatuen ondoren Nafarroako Gobernuak zerbitzua eskaini zion Madrilgo Erkidegoari, nahiz eta azkenean ez erabili. Horrez gain, taldeak praktikak egin zituen Lizarrako Renolit Hispania enpresan gertatutako sutea dela eta 2006. urtearen hasieran. 

Emandako 5.000 euroko laguntzari esker, honako hauek finantzatuko dituzte: prestakuntza-jarduerak (2.050 euro), istripuetako derrigorrezko asegurua esku-hartzeetan (1.680 euro), mantentze- eta kudeaketa-gastuak (630 euro) eta bibliografia eta bideoteka erosiko dute (630 euro). NLAk Babes Zibilaren arloan jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko konpromisoa ere hartu du.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa