(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NGIren 2008ko urtekariak Nafarroako gazteentzat eta haiek egindako jarduera guztiak biltzen ditu astelehena, 2009.eko abuztuak 17

Bestelako nobedadeen artean, bere logotipoa diseinatzeko lehiaketa edo “Larunbatetan Expoa duzu aukeran” programa jasotzen ditu


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gazteria Institutuaren (NGI) 2008ko urtekaria argitaratu du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bitartez. Urtekari horretan, erakundeak iaz egindako jarduera nagusiak jasotzen dira.

NGIko zuzendari gerente Ana Friasen arabera, urtekaria Institutuak lehen urtean egindako jardueren laburpena da. Urte horretan, zeharkakotasunera eta hurbiltasunera mugatu da, eta horrez gain, orientazio aldaketak gertatu dira gazteen politika publikoetan.

Bigarren urtean aldaketa nagusi izan da, eta NGIren gazte politiken programa nagusiak jasotzen ditu. Horrela, nabarmendu behar dira Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolaren (GENE) laguntzaz bultzatutako lehiaketak, bekak eta ikastaroak; Gazte Informaziorako eta Dokumentaziorako Koordinazio Zentroak egindako lana edo tokiko erakundeen eta gazte elkarteei emandako laguntzak eta dirulaguntzak.

Halaber, garrantzitsuak ere badira gazte jarduerak (lehiaketak, kultura arteko programak, udako jarduerak, sormena lantzeko tailerrak, landa-lanak edo boluntariotza, besteak beste). Aurreko edizioan, nobedade gisa, NGIren logotipoa diseinatzeko lehiaketa aipatu behar da; izan ere, 251 proposamen aurkeztu zituzten eta irabazlea aukeratzeko 1.000 gazte inguruk parte hartu zuten. Bestalde, "Larunbatean Expoa duzu aukeran" programari dagokionez, Nafarroako 450 gaztek baino gehiagok bisitatu zuten Zaragoza Expoa 10 euroen truke.

Urtekaria Institutuaren web orrialdearen argitalpenen atalean kontsulta daiteke: www.juventud.navarra.es.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa