(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren zereal ereintzarako aurretiko lan gutxi egiten ari dira, lurra lehor dagoelako astelehena, 2009.eko abuztuak 17

Bitartean, kooperatibak nekazariek aurkeztutako hazi eskariak zehazten ari dira


Foru erkidegoko zereal eremuetako lurrak lehor daude eta, ondorioz, hurrengo ereintza prestatzeko lan gutxi egiten ari dira. Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak soroen egoerari buruz egiten duen txostenaren arabera, sasoi hobeen zain daude agronomia jarduera egokiak egiteko eta, aldi berean, lurra lehor dagoela lan egiteak sortzen dituen gainkostuak saihesteko.

Bitartean, kooperatibak nekazariek hurrengo ereintzarako aurkeztutako hazi eskariak zehazten ari dira. Eremu eta laboreen arabera, eta Nekazaritzako TGIren aholkuei jarraiki, hari bigunetan Berdun barietatea gailendu da: %80 hartu du, nahiz eta atzera egingo duela aurreikusi duten. Aitzitik, Nogal barietatea indarra hartzen ari da: azken emaitzen arabera garrantzi aldetik bigarren dago. Beste barietate batzuk, berriz, zeuden horretan diraute, eremu zehatzagoetan: Marius, Bokaro, Boticelli, Andelos eta Arthur Nick.

Garagar laborean, gari laboreetan ez bezala, ez dago barietate nagusirik. Zereal eskualdeetako klimaren eta lurren arabera, Hispanic, Pewter, Opal, Natures eta Meseta eskatzen dituzte gehien. Azken kanpainetan, ordea, gariaren eta garagarren ordezko gisa oloak hartu du indarra, batik bat Aintree, Chapline eta Orblanche barietateek. Gari gogor barietate nagusiak Bolo eta Bolido dira. 

Beste labore batzuei dagokienez, koltza barietate hibridoei eutsi egin diete, Standing eta Royal barietateei, hain zuzen; barietate linealetan Recital sartu da gogor. Lekadunen alorrean, barietate hauek landatzea aholkatu dute: Cartouche, Isard eta Lumina. Azkenik, proteina babei dagokienez, Semiancha eta Castel barietateekin lan egiten jarraitzen dute, batez ere Lizarrerriko eremu freskoetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa