(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaurtik aurrera hiritarren txartela txanpon-txartel gisa erabili ahal izango dugu Iruñako eskualdeko hiri garraioan astelehena, 2009.eko abuztuak 17

Salanueva kontseilariak eta Javier Torrensek 4. lineako autobus batean probatu dute txartel berria


Salanueva kontseilariak eta Javier Torrensek, IEMko presidenteak, hiritarren txartela erabili dute 4. linean

Salanueva, Torrens eta Pegenaute hiritarren txartelak erakusten, autobus geltokian. ( irudia handitu )

Hiritarren txartelak balio du udal igerileku, kiroldegi eta liburutegietan eta auzo etxeetan erabiltzeko eta, horrez gain, gaurtik aurrera, Iruñako eskualdean hiriko garraioa ordaintzeko; horretarako kargatu egin beharko da. Sistema berria probatze aldera, Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitateko presidente Javier Torrens Alzuk Iruñako hiri garraiorako autobus batean ibili dira gaur goizean, 4. linean, hain zuzen. Jarduera horretan parte hartu du, baita ere, Toki Administrazio departamentuko zuzendari nagusiak, Pedro Pegenautek.

Bidaia goizeko 10.30ean hasi dute. Ordu horretan, Salanueva kontseilariak eta Javier Torrensek haien hiritarren txartelak kargatu dituzte Iruñako Taberna okindegian, Pio XII etorbidean.Gero 4. lineako autobus geltokira joan dira, Pio XII etorbideko 31 zenbakira. Han txartelekin ordaindu dute autobusa eta Vianako Printzearen plazako geltokiraino joan dira.

Mankomunitateak lan asko egin du, Toki Administrazio departamentuarekin batera estu-estu, hiritarren txartela garraio publikoan erabili ahal izateko eta, gainera, 220 gune jarri ditu txartela kargatzeko (tabako-dendak, okindegiak, liburu-dendak, supermerkatuak, e.a.). 

Salanueva kontseilaria,  Javier Torrens eta  Pedro Luis Pejenaute hiritarren txartelak erakusten, autobus geltokian.

Salanuevak, Torrensek eta Pegenautek hiritarren txartela erabili dute 4. linean. ( irudia handitu )

Toki Administrazio departamentuak ere lan handia egin du hiritarrek udalek eskaintzen dituzte zerbitzu publikoak erabiltzeko dauzkaten txartelei hari gabeko teknologia jartzeko. Izan ere, irakurgailuetan sartu behar ez diren txartelak sustatzen ari da, erosoagoak eta eraginkorragoak direlako. Sistema berriarekin, gainera, hainbat zerbitzu txartel bakar batean bil daitezke.

Tarifa soziala dutenek eta formularioa bete dutenek Mankomunitateak egindako txartel pertsonal berezi bat jasoko dute datozen egunetan. 

Hiritarren txartela erraz bereizten da, hondo gorria duelako. Txartela 57 toki erakundek banatzen dute eta, orain arte, 180.000 biztanle baino gehiagori eman diete. Txartel kopuru horri gehitu behar zaizkio, gainera, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuetan eman dituztenak, Larrabide estadioan eta Liburutegi Nagusian, adibidez. Txartela jasotzeko eskaria egin behar da eta doan banatzen da, babesleei esker, Nafarroako Kutxa, Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxari esker, hain zuzen.

Hiritarren txartelaren proiektuan parte hartzen duten herriak eta erakundeak

Iruñako eskualdeko kideak hauek dira: Toki Administrazioko departamentua, Aitzoain, Antsoain, Aranguren, Aranzadi, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Burlata, San Jorge kirol hiria, Zizur Txikia, Egues (Olatz eta Sarriguren), Ezkabarte, Galar, Huarte, Larrabide, Iruñako Eskualdeko Mankomunitatea, Noain, Orkoien, Liburutegi Zerbitzua (Liburutegi Nagusia), Atarrabia eta Zizur.

Eta Nafarroako gainerako lekuetakoak hauek: Altsasu, Agoitz, Aiegi, Bera, Zarrakaztelu, Castejon, Tafallako kirol hiria, Corella, Esteribar, Etxauri, Eugi, Lekunberri, Lesaka, Los Arcos, Mendabia, Monteagudo, Erriberri, Paternain, Zangoza, Tafalla, Tutera, Ultzama, Valtierra eta Alesbes.

Garraiorako hari gabeko txartel berriak

Hiritarren txartelaz aparte, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak garraio publikorako beste txartel mota bat jarriko du salgai irailean, tabako-dendetan. Txartel horiek orain erabiltzen diren txanpon-txartelen ordezkoak izango dira, hari gabekoak eta pertsonalizatu gabeak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa