Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gazte bat hil da Cabanillaseko entzierroan
asteartea, 2009.eko abuztuak 18
Gaztea joaldun batek harrapatu ondoren hil da
Adingabeko bat hil da gaur goizean Cabanillaseko entzierroan, herriko jaietan. Foruzainek orain arte egindako ikerketen arabera, Cabanillaseko 16 urteko gaztea joaldun batek kolpatu du toraxean.
Entzierroan zeuden osasun laguntzaileek eman diote lehendabizi arreta, mediku batek eta OLT batek, hain zuzen. Gero, Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute, baina hil egin da, zauriak larriak baitziren.
Nafarroako Gobernuko Barne Kontseilaritzako agintari nagusiak entzierroa egiteko baimena emanda zeukan eta entzierroa, hasierako ikerketen arabera, behar bezala egiten ari ziren. Baldintzetako bat zen, hain zuzen, 16 urte azpikoek ez parte hartzea.
Cabanillasera Foruzaingoko hainbat unitate joan dira (Hiritarren Segurtasuna, Jolasak eta Ikuskizunak eta Polizia Judiziala), heriotzaren zergatiak aztertzera. Gaztearen gorpua Nafarroako Lege Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egiteko. Ezbeharra gertatu bezain laster, Nafarroako Larrialdi Agentziak guardiako psikologo bat bidali du Cabanillasera.