(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak beste 707 ibilgailu gehiago lortu ditu Autoetarako Renove Planean asteartea, 2009.eko abuztuak 18

Gehitze horri esker 516.000 euroko laguntza zuzenak izango ditu, dagoeneko 5.000 auto baino gehiago saldu direnean


Nafarroako Autoetarako Renove Plana

Nafarroako Autoetarako Renove Planaren sustapenaren irudia

Nafarroako Autoetarako Renove Planak dagoeneko 5.000 auto baino gehiago saldu ditu abuztura arte, martxoaren 23an Espainiako automobilgintza sektoreari laguntza zuzenak emateko lehen plan autonomiko gisa aplikatzen hasi zenetik. Horrez gain, beste 707 ibilgailu gehiago ditu eskaintzan. Zehazki, Foru gobernuaren laguntzekin 5.224 ibilgailu berri saldu dira. Nafarroako Gobernuaren Krisiaren kontrako Planean jasotzen den neurri horren aurkezpen ofiziala egin zenean, 5.000 auto saltzea aurreikusi zuten.

Nafarroako Autoetarako Renove Planari esker, bost milioi euroko laguntzak eman dira gaur arte. Autoen salmentek 82,6 milioi euroko inbertsio induzitua ekarri sortu dute.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko Departamentuko kontseilari José María Roig Aldasoro pozik agertu da Nafarroako Renove Planaren garapen onarekin, eta eskerrak eman dizkie herritarrei, izandako harrera onarengatik, eta kontzesionarioei, emandako laguntzarengatik. Nabarmendu du oso garrantzitsua izan dela Nafarroako Gobernuak aplikatutako neurri aitzindaria gainerako erkidegoetan aplikatzea Gobernu zentralak; izan ere, ekonomia-jarduera sortzen eta enplegua ez galtzen lagundu du, ekonomia nazionalerako hain garrantzitsua den automobilgintzaren sektorean, beste sektore batzuk horrekin lotuta daudelako enplegu zuzen eta zeharkakoen bitartez.

Nafarroako Gobernuak martxoan jarri zuen abian Nafarroako Autoetarako Renove Plana 2009. Plan hori, Krisiaren kontrako Planaren ekimena da, eta Espainian sektoreari laguntza zuzenak ematen dizkion lehen plan autonomikoa izan zen. Horrela, sei milioi euro arteko laguntzak emateko asmoa zuen, 250.000 kilometro baino gehiago edo gutxienez hamar urte zituzten ibilgailuak ordezkatzeko. 

Planaren helburu orokorrak hauek dira: ekonomia-jarduera dinamizatzea eta kontsumoa suspertzea, merkataritza- eta zerbitzu-sektoreari laguntzea eta enplegurik ez galtzea. Berariazko helburuen artean hauek nabarmentzen dira: ibilgailuak modernizatzea, CO2 igorpenak murriztea eta aurrezki energetikoa sustatzea.

Dirulaguntzak 2.200 eurokoak dira 100 g/km baino handiagoko CO2 igorpenak dituzten ibilgailuetarako, eta 1.200 eurokoak 140 g/km baino handiagoko igorpenak ez dituztenetarako. Autoaren prezioa ezin daiteke izan 30.000 eurokoa baino handiagoa, BEZ barne.

Dirulaguntza eskatzeko epea martxoaren 23an hasi eta aurrekontua agortu arte izango da; gehienez ere 2009ko abenduaren 19 arte.

Dirulaguntza honen onuradunek betebehar hauek izango dituzte: ibilgailu berria hiru hileko epean matrikulatzea, dirulaguntza eskatzen den egunetik aurrera zenbatuta; ordezkatutako ibilgailua kontzesionarioari entregatzea, aurretik edo berria hartzea; diru-laguntza jasotzen duen ibilgailuaren jabea eta erabiltzea izatea 3 urtetan eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan oro har ezarritako beharrak betetzea. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua Departamentuak deialdi honetan emandako laguntzen jarraipena egiteaz gain haiek ere kontrolatuko ditu, onuradunek eta erakunde laguntzaileek laguntza horietan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa