(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko ezbehar kopuruak behera egin du urteko lehen seihilekoan, iazko lehen seihilekoarekin alderatuta asteartea, 2009.eko abuztuak 18

2009ko urtarriletik ekainera laneko 8 ezbehar gertatu dira, erdia “in itinere”


Laneko ezbehar kopuruak behera egin du urteko lehen seihilekoan, iazko lehen seihilekoarekin alderatuta.

Urteko lehen seihilekoan (urtarriletik ekainera) laneko ezbeharren indizea mila langileko 21ekoa izan da. Iazko indizea mila langileko 28koa izan zen. Horrek esan nahi du laneko ezbeharrek %20 egin dutela behera. Langile autonomoen indizea milako 11,8koa izan da.

Nafarroako Laneko Osasun Institutuak egindako txosteneko datuak dira horiek. Txostenaren arabera, lehen seihilekoan 8 langile hil dira laneko istripuetan; iaz, berriz, sei hil ziren denboraldi berean. Istripu horietatik lau "in itinere" gertatu dira, hau da, bizilekutik lantokirako edo lantokitik bizilekurako bidean; eta gainerakoak lanpostuan bertan. Aldiz, iazko lehen seihilekoko sei ezbeharretatik bost gertatu ziren lanpostuan eta bakarra “in itinere”. 

2009ko lehen seihilekoko datuen arabera, ezbeharrek sektore ekonomiko guztietan egin dute behera, iazko lehen seihilekoko datuekin alderatuta. Nekazaritzan, adibidez, laneko ezbeharren indizea milako 16,7koa da (2008an 17,8koa zen); industrian 30,5ekoa (2008an 40,4koa zen); eraikuntzan 41,8koa (2008an 53,3koa zen); eta zerbitzuen sektorean 13,4koa (2008an 17,9koa zen). 

Zenbaki absolutuei dagokienez, 2009ko lehen seihilekoan 5.142 lan ezbehar gertatu dira ("in itinere" gertatutako 421 ezbeharrak barne); 2008ko lehen seihilekoan, berriz, 7.308 gertatu ziren ("in itinere" gertatutako 600 ezbeharrak barne). Alde horretatik, biztanle aktiboen kopuruak 238.117tik 224.629ra egin du behera. Larritasunari dagokionez, urtarrila eta ekaina bitartean 5.087 ezbehar arin, 47 larri eta 8 hildako izan dira. 2008ko lehen seihilekoan, aldiz, 7.224 ezbehar arin, 78 larri eta 6 hildako izan ziren.

Sektoreka, 2009ko lehen seihilekoan 170 ezbehar gertatu dira nekazaritzan, 1.978 industrian, 848 eraikuntzan eta 1.725 zerbitzu sektorean. 2008ko ezbehar kopuruak, berriz, hauek dira, hurrenez hurren: 183, 2.843, 1.302 eta 2.380. 

Laneko gaixotasunei dagokienez, 2009ko lehen seihilekoan 787 parte egin dituzte eta 417 langilek baja hartu dute (%53). Iazko datuekin alderatuta, parte kopuruak %19,9 egin du behera: bajadunek %30 eta baja gabeek %3,6.
Dokumentazioa:
Partes de incidencia por sectores económicos
Partes de incidencia según grado de lesión

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa