Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuaren iritziz, Nafarroako kaleak eta herriak askatasunaz eta bizikidetzaz gozatzeko lekuak izan behar dute, baita jaietan ere
Nafarroako Gobernuak atzo PP alderdiko kideek eta haien bizkartzainek Burlatako jaietan jasandako eraso fisiko eta ahozkoak gaitzetsi ditu.
Foru Gobernuak elkartasuna adierazi die atzo Burlatako (Iruñako eskualdea) jaietako pertz lehiaketan kolpeak, irainak eta heriotza mehatxuak jaso zituzten PP alderdiko afiliatuei eta haien bizkartzainei.
Horrez gain, Gobernuak adierazi du Nafarroako kaleak eta herriak askatasunaz eta bizikidetzaz gozatzeko lekuak izan behar dutela, baita jaietan ere.
Azkenik, hiritarrak animatu ditu desberdin pentsatzen dutelako pertsona eta alderdi politikoen kontra egiten duen eta horretarako jaiak aprobetxatzen dituen jendea salatzera.