(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mexikoko ordezkaritza bat Nafarroan izan da Foru Komunitateko baso-jarduera ezagutzeko asteartea, 2009.eko abuztuak 18

Nafarroa zuhaitz-azalera ziurtatu handieneko lurraldea da Espainian 163.384 hektareekin


CONAFOR batzordeko ordezkaritza Sanzberro kontseilariarekin bildu zen.

Mexikoko ordezkaritza bat Nafarroan izan da Foru Komunitateko baso-jarduera ezagutzeko ( irudia handitu )

Arloan Mexikoko organo nagusia den Mexikoko Baso Batzorde Nazionaleko (CONAFOR) ordezkaritza bat izan da duela gutxi Nafarroan, Foru Komunitateko baso-jardueraren arlo desberdinen berri izateko. Bidaia teknikoa izango da bereziki, eta Nafarroako eta Mexikoko gobernuen baso-administrazioen artean dauden harreman onak izan da bidaia egitearen arrazoia. 

CONAFOR batzordearen eginkizuna Foru Komunitatean arlo hauetan egindako aurrerapenen berri izatea da: baso-kudeaketan eta –egiaztatzean; mendien antolaketan eta baso-aprobetxamendu iraunkorrean, bereziki baso biomasaren sustapenean; izan ere, arlo haietako askotan Nafarroa puntakoa baita Estatu mailan. Hori horrela, nabarmendu behar da Foru Komunitateak, 163.384 hektareekin (basoen %27,32), Espainian ziurtatutako zuhaitz-azalerarik handiena duela. Kalifikazio hori tresna garrantzitsua da lehiakortasuna handitzeko; izan ere, 2008. urtean, Nafarroan erabilitako zuraren %64 ziurtatuta zegoen.

Mexikoko ordezkaritza astebete egon zen, eta zenbait bilera egin zituen Foru Komunitateko baso-sektoreko erakunde nagusiekin. Besteak beste, lehen eta bigarren transformazioko zur arloko enpresaburuekin (ADEMAN) bildu zen, eta baita Nafarroako Baso Elkartearekin (FORESNA-ZURGAIA) ere. Horrez gain, baso-aroko Nafarroako Gobernuko arduradun teknikoekin eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririarekin ere bildu ziren.

Mexikoko baso-arduradunak zerrategietan ere izan ziren. Han, Nafarroako haritzaren zur ziurtatua erabiliz, Mexikora esportatzen dituzten tresnen kirtenak egiten dituzte. Bestalde, Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra sozietate publikoaren baso-mintegiak nola ibiltzen diren ikusi zuten. Azkenik, Bertizko Jaurerria Natur Parkean bisitariei baso-kudeaketa integralak duen garrantzia nola azaltzen zaien ikusteko aukera izan zuten. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa