(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren asteburuan hamahiru leku turistikotan garatuko dira Kultur programako jarduerak asteazkena, 2009.eko abuztuak 19

Programa Erriberri, Corella, Lizarra, Donamaria, Gares, Viana, Otsagabia, Erronkari, Mendigorria, Lizaso, Irantzu, Los Arcos eta Orreagara iritsiko da.


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko leku turistikoetarako antolatutako kultura jardueren Kultur programa Erriberri, Corella, Lizarra, Donamaria, Gares, Viana, Otsagabia, Erronkari, Mendigorria, Lizaso, Irantzu, Los Arcos eta Orreagara iritsiko da asteburu honetan.

Bihar (abuztuak 20, osteguna) arratsaldeko 19:45etik aurrera, Xavier Alvarez de Eulate aitaren pintura erakusketa ikusi ahal izango da Erriberriko San Frantzisko komentuko klaustroan. Eta arratsaldeko 20:00etan, Suggia Piano Trio ganbera musika taldeak kontzertua emango du.

Ostiralean (abuztuak 21), Trio Reicha taldeak emanaldia eskainiko du 20:00etan, Corellako Arrese Museoan. Trio Clachlon taldeak, berriz, 20:30ean emango du kontzertua Lizarrako Kultura Etxean. Donamariako Jauregia dorrean “Erdi Aroko soinuak XX. mendean” erakusketa bisitatu ahal izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta Silva Carpentana Trio taldeak folk kontzertua eskainiko du leku berean, 19:30etik aurrera.


Larunbatean (abuztuak 22), San Jose Abesbatzak Garesko San Pedro elizan abestuko du 20:30ean hasita. Orreaga abesbatza, berriz, Vianako elizan arituko da 20:45etik aurrera. Otsagabian, 19:30ean, landako kirol ikuskizun batez gozatu ahalko da. Daniel Gutierrez piano jotzaileak eta David Echeverria tenorrak bi kontzertu eskainiko dituzte Erronkarin; bata 13:00etan, eta bestea 18:30ean. Eta azkenik, Mendigorrian, Iddawc Folk kontzertua izango da 21:00etatik aurrera.

Igandean (abuztuak 23), Iruñeko Boskote Klasikoak Orgiko hariztian joko du 12:30ean eta 18:30ean. Ana Alcaide Trio Irantzuko Monasterioan izango da 12:30ean. Pergolesi taldeak ganbera musika interpretatuko du Los Arcosko Santa Maria elizako klaustroan, 13:00etan. Eta azkenik, Ensemble Goliardos taldeak antzinako musika emanaldia eskainiko Orreagako Kolegiatan, 13:00etan.

Dokumentazioa:
Cultur 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa