(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoak XV. mendetik XIX. mendera arteko liburuaren historia ezagutzeko aukera emango digu asteazkena, 2009.eko abuztuak 19

Ostegunean hasiko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikastaroa, Nafarroako Unibertsitateen Udako IX. Ikastaroen barruan


Nafarroako Unibertsitate Publikoak bihar ekingo die Nafarroako Unibertsitateen Udako IX. Ikastaroetako jarduerei. Udako ikastaroak Hezkuntza departamentuak koordinatzen ditu, Nafarroako hiru unibertsitateekin batera: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (NU) eta UNED.

Ikastaroaren izenburua da “Liburua: kultur historia. XV. mendetik XIX. mendera". Helburua da inprenta erabiltzeak, hau da, eskuz idatzitako liburuak egiteari utzi eta liburuak mekanikoki argitaratzeak, zer eragin izan zuen ezagutaraztea. Izan ere, idatzitako liburuak gutxi batzuen esku zeuden eta inprentan egindakoak gehiago hedatzen hasi ziren. Liburua, horrela, komunikazio kulturalerako tresna bihurtu zen, Erdi Arotik Modernitatera pasatzeko ezinbesteko tresna. Tailerrak ostirala arte iraungo du, hilaren 21a arte.

Ikastaroak alderdi praktikoa ere izango du eta ostiral arratsaldean mamituko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegian. Saio hori Isabel Ostolazak emango du: liburuaren bilakaera tipografikoaz hitz egingo du, liburutegiko funts zaharreko argitalpen batzuk medio. Isabel Ostolaza eta Victor Infantes dira, hain zuzen, ikastaroaren zuzendariak. 

Tailerra liburuen arloko profesionalei, irakurleei eta ikasleei dago zuzendua, eta liburuaren historia kulturalaren alorreko adituek emango dute. Ikastaroa egiten duten ikasleek ECTS kreditu bat lortu ahal izango dute (ikastaroa aukera askeko irakasgai bailitzan), baldin eta jarduera teoriko eta praktiko guztietan parte hartu dutela egiaztatzen badute.

Ikastaroaren edukia

Ikastaroan sei hitzaldi eta bi mahai-inguru egingo dituzte, jende guztiarentzat. Horrela, liburua ikuspegi diakronikoa medio aztertuko dute, inkunableetatik hasi; Errenazimendutik, Barrokotik eta Ilustraziotik pasa; eta Erromantizismora heldu arte. Azken aro horretan eskuzko inprentaren ordez mekanikoak jarri zituzten eta, ondorioz, ekoizpen eta argitalpen sistemak aldatu egin zituzten. Aldaketa tekniko horren ondorioz, XIX. mendean liburuak artisau erara egiteari utzi zioten eta industri produktu bihurtu ziren, kultur esanahia galdu gabe, hori bai. Hortaz, liburuaren historia sakon aztertuko dute, inprenta asmatu zenetik izan dituen aldaketak ezagutzera emateko asmoarekin.

NUPko beste ikastaro batzuk

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Udako Ikastaroen bederatzigarren edizioan bederatzi monografiko emango ditu, “Liburua: kultur historia. XV. mendetik XIX. mendera" ikastaroaz gain, honako hauek: “Bitartekaritza penala eta presondegikoa", abuztuaren 24tik 28ra; "Ikasgelarako proiektuak: gaitasunen araberako garapena”, abuztuaren 24tik 28ra; “Oteiza, lengoaia artistikoak. Dantza eta poesia", abuztuaren 28an; "Ikuspegi astronomikoak", abuztuaren 31tik irailaren 4ra; "Hiritartasun unibertsala eta giza demokrazia: lorpenak eta erronka nagusiak”, irailaren 7tik 9ra; “XXI. mendeko gakoak, gatazka keta erronkak. II. hitzaldi zikloa”, irailaren 7tik 10era; “Darwinen eragina XXI. mendean”, irailaren 15etik 16ra; eta “Euskararen presentzia eta erabilera unibertsitatean: elebitasunetik eleaniztasunera”, irailaren 17tik 18ra, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean antolatua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa