(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pedro Salaberri eta Jose Ramon Andari buruzko “Documentos con artistas” saileko DVDak argitaratu dituzte osteguna, 2009.eko abuztuak 20

Bilduman dagoeneko Juan Jose Aquerretari buruzko lan bat argitaratu dute eta David Rodriguez Caballero eta Elena Goñiren omenez egindakoak prestatzen ari dira


'Documentos con artistas' bilduma

Kultura arduradunak, artistekin eta DVDen egileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek Pedro Salaberri eta Jose Ramon Andaren lanei buruzko “Documentos con artistas” bildumaren DVDak aurkeztu ditu gaur goizean. Sail horren barruan, “Últimamente” argitaratu da, Juan Jose Aquerretaren lanari buruzkoa, eta gaur egun, David Rodriguez Cabalerro eta Elena Goñiren omenez egindakoak editatzen eta filmatzen ari dira hurrenez hurren.

“Documentos con artistas” bilduma Kultura eta Turismo Departamentuaren Sustapena, Edizioa eta Teknologia Berrien Sailaren ekimena da, eta bere helburua da Nafarroan arte garaikidea sustatzen laguntzea eta sortzaile garaikideen, haien irudiaren, lanaren, ingurunearen, erreferentzien, motibazioen eta protagonistak berak adierazitako kezka artistikoen unibertso pertsonala hurbiltzea publikoari. Saila, "Conversaciones con artistas navarros" liburuko bildumaren osagai zinematografikoa da, eta film labur bakoitza gidoilari eta filmaketa-talde baten begiradaren bitartez adierazitakora egokitzen da.

“Pulso a la materia” bilduman Jose Ramon Andaren lana aztertzen da, eta bigarren dokumentua da. Jose Angel Sanz-Esquide izan da gidoilaria eta muntaketa lanez eta errealizazioaz Iñigo Salaberria arduratu da. Azken erakusketaren muntaketa dela-eta, Jose Ramonek basoez eta barrutik hutsik geratu dira eta dagoeneko eskulturak diren zuhaitzez hitz egiten du. Bestalde, bere bizitzako zenbait une azaltzen ditu, hala nola Erromako Arte Ederren Espainiako Akademian izandako formazioa, Benlliurek lan egin zuenapartamentu txiki batean bizi izan baitzen, eta sabaileiho batetik hondoan hiriaren profila ikusten zuen. Jorge Oteizarekin izandako harremanari buruz, haren talentuz eta talentuez, eta miresten dituen bestelako eskultoreen lanari buruz ere hitz egiten du, hala nola Chillida. Filma leku hauetan filmatu du: Bakaikun, Iruñean, Altzuzan, Tolosan, Hernanin, Eibarren, Florentzian, Ardean eta Erroman.

“Refugios” da Pedro Salaberriren lanari buruzko DVDren izenburua. Artista horrek sinbiosia izan zuen Iruñean, hainbat alditan margotu duen eta munduari hortik begiratzen dion hirian, hain zuzen. "Refugios" lanak 29 minutuko iraupena du eta Andres Salaberrik idatzi, errealizatu eta editatu du. Bestalde, Iruñean eta Aranguren Ibarrean filmatu du.Bi lanetan bostehun ale atera dira, eta eduki osagarriak dituzte. Hogei eurotan jarri dira salgai.

Jose Ramon Anda Bakaikun jaio zen 1949. urtean, eta 1970. eta 1974. urteen artean Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen. Azken urte horretan beka bat jaso zuen Espainiako Arte Ederren Akademian Erroman. Azkenik, 1975. urtetik hainbat erakusketa egin ditu eta zenbait eskultura-sari jaso ditu.

Pedro Salaberri Iruñean jaio zen 1947. urtean eta 1972an hasi zen erakusketak egiten. Zenbait sari irabazi ditu, besteak beste: “Ciudad de Pamplona”, “Gure artea”, Gasteizko Bienalekoa eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 4D. Bere lana zenbait bilduma pribatuetan eta erakundeen bildumetan ikus daiteke: Coca-Cola Fundazioa, Nafarroako Museoa, Iruñeko Udala, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Gasteizko Artium Museoa edo Valentziako IVAM.
Dokumentazioa:
José Ramón Anda
Pedro Salaberri

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa