(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak euskarazko kultur jarduerak eta web orriak sustatzeko laguntzak emateko deialdia egin du osteguna, 2009.eko abuztuak 20

Deialdia euskararen erabilera sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat eta toki erakundeentzat da; betiere, Nafarroan eduki behar dute egoitza.


Euskarabideak euskarazko kultur jarduerak egiteko eta informazio eta komunikazio teknologietan euskara sustatzeko laguntzak emateko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak astelehenean, hilaren 17an, argitaratu zituzten NAOn.

Deialdia euskararen erabilera sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat eta toki erakundeentzat da; elkarte eta erakundeek, betiere, Nafarroan eduki behar dute egoitza eta ez dute arlo horretako lankidetza hitzarmenik eduki behar Nafarroako Gobernuarekin.
Guztira 63.000 euro banatuko dituzte, bi modalitatetan: 

- Euskarazko kultur jardueretarako laguntzak: 50.000 euro. Laguntza horiek dira Nafarroan euskara sustatzeko edota erabiltzeko jarduerak gauzatzeko, 2009an: hitzaldiak, proiekzioak, antzezlanak, zinema emanaldiak, erakusketak, bertsolaritza, e.a.

- Teknologia berrietan euskara sustatzeko laguntzak: 13.000 euro. Laguntza horiek dira informazio eta komunikazio teknologietan euskararen presentzia areagotzeko.

    Bigarren modalitate horretan bi laguntza mota egongo dira: 

    + A modalitatea: euskarazko web orri bat sortzeko edo dagoeneko sortua dagoen bat euskaratzeko. Laguntza gastuaren %50ekoa izango da, gehienez 600 eurokoa. 

    + B modalitatea: web orrietako euskarazko edukiari eusteko. Laguntza gastuaren %50ekoa izango da, gehienez 400 eurokoa.

Eskariak aurkezteko azken eguna 2009ko irailaren 15a da.

Bases de la convocatoria en castellano

Dirulaguntza deialdiaren oinarriak


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa