(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oinarri teknologikoko enpresa berritzaileen programaren laguntza-deialdia astelehenean irekitzen da ostirala, 2009.eko abuztuak 21

Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte ezagutza zientifikoen edo teknologikoen eta I+G proiektuen inguruko negozio-ideiak dituzten sustatzaileek


Laguntzak oinarri teknologikoko enpresei

Deialdia oinarri teknologikoko enpresei zuzenduta dago. ( irudia handitu )

Negozio-ideiaren ardatz teknologia edo emaitza zientifikoak dituzten enpresa-proiektu berritzaileek abuztuaren 24tik –astelehena– irailaren 7ra bitartean EIBT (Oinarri Teknologikoko Enpresa Berritzaileak) Programan sartzea eskatu ahal izango dute www.eibt.es web orrian.
 
CEIN (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) Zentroaren bitartez Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua Sailak kudeatutako programa horretan sartzen diren ekimenek enpresa eratzera eta merkatura jaurtitzera zuzendutako zerbitzuen katalogoa eskuratuko dute. Hor sartuko lirateke, besteak beste, proiektu horretara dedikatuko den aholkulari pertsonal bat esleitzea; babes industrial eta intelektualari buruzko aholkularitza; teknikaren egoerari buruzko azterketak; merkatuaren azterketak; produktuaren testa; aholkularitza teknologikoa; bideragarritasun-plana egitea; talde sustatzailearentzako trebakuntza; eta finantzaketara eta enpresako mintegietara sarrera.

Programa horretara sar daitezke ezagutza zientifikoen eta teknologikoen, I+G proiektuen, asmakuntzen eta iturburua unibertsitateetan duten oinarri teknologikoko ideia berritzaileen inguruan dabiltzan negozio-ideiak dituzten sustatzaileak, zentro teknologikoak eta spin off enpresak edo sustatzaile pribatuak zentro teknologikoekin elkarlanean.

Eskaera aurkezteko, programako kudeatzaile batek dokumentazioa prestatzen eta izan ditzakezun zalantza guztiak argitzen lagun diezazuke.

Beren enpresa-ekimenak EIBT Programara aurkezteko interesa duten pertsonek datorren irailaren 7ra bitarteko epea edukiko dute eskaera-orriak betetzeko; eskaera-orriak http://www.eibt.es/ web orrian daude eskuragarri programari buruzko informazio guztiarekin batera.

2004az geroztik Nafarroako Gobernuko Plan Teknologikoan baitan kokatzen den programa horren helburua, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak (EIBT), eskualdean –unibertsitateetan eta zentro teknologikoetan nahiz enpresetan edo partikularrengan– dagoen berrikuntzarako eta garapen teknologikorako eta zientifikorako gaitasunetik ernetzen direnak, sortzen eta heltzen laguntzea da.

Horrelako ekimenak, normalean sektore estrategikoetan, esate baterako, bioteknologian, elektronikan edo nanoteknologian, jarduten dutenak, nahitaezkoak dira enpresa-ehuna sustatzeko; izan ere, balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak sortzeko gaitasun handia eta kalitatezko enpleguaren sorreran eragiteko gaitasuna dute.


Sei zentro teknologikok (CITEAN, CEMITEC, CENER, CNTA, IdAB eta L’Urederra) eta Nafarroako bi unibertsitateak CEIN zentroarekin elkarlanean dihardute programa horretan EIBT Nafarroa Sarearen bitartez proiektuetako sustatzaileei zerbitzua eskaintzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa