(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bost lagun atxilotu dituzte 2,2 milioi eurokoa izan daitekeen zerga-iruzurraren kontrako operazio batean ostirala, 2009.eko abuztuak 21

Nafarroako Ogasunak eta Foruzaintzak elkarrekin egin dute ikerketa, duela urtebete hasi zutena


Nafarroako Ogasunak eta Foruzaintzak zerga-iruzurraren kontrako operazioa egin dute, eta horren ondorioz bost lagun atxilotu dituzte, Zangozako Merindadean egoitza duen elikadura sektoreko enpresa batekin lotura zutenak hain zuzen. Atxilotuei Ogasun Publikoaren kontrako delituak (zehazki, iruzurra Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpenean) eta agiria faltsuak aurkeztea egotzi dizkiete. Iruzurra 2,2 milioi euro ingurukoa izan daiteke, enpresa honen 2005., 2006., 2007. eta 2008. urteko kontuei buruz egindako ikerketen arabera.

Ikerketak duela urtebete hasi ziren, Nafarroako Ogasunaren eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren arteko lankidetzaren ondorioz. Urte honen hasieran, Nafarroako Ogasuna Foruzaintzarekin jarri zen harremanetan Nafarroan egoitza soziala zuen elikagaigintzako enpresa baten merkataritza-lana aztertzeko; izan ere, emaitza fiskalek zenbait irregulartasun izan zitzaketen. Zehazki, BEZen aitorpenean iruzurra egin zuen susmoa zuen Ogasunak.

Ekainean Ogasuna aipatu enpresa ikuskatzen hasi zen, eta harekin koordinatuta Foruzaintzak merkataritza-jarduera eta langileen jokabidea aztertu zuen. Horrela, zerga-iruzurraren susmoak berretsi zituzten. Miaketen arabera, sozietate nagusiak, benetako jarduera eskasa zuenak, lehengaiak erosten zituen eta salgaiak garraiatzeagatik gastuak zituen itxura egiten zuen. Horren eraginez, handitutako BEZ kuota faltsuak jasaten zituen eta dirua itzultzen zioten. Halaber, sozietateak bere produktuak erkidegoko herrialde bati saltzen zizkion itxura ere egiten zuen, eta ustez, faltsuak ziren. Hori egiaztatzeko, dokumentu eta erregistro-liburu faltsuak erabiltzen zituen.

Atxiloketak astelehenean egin zituen Iruñeko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiaren babespean. Atxilotuak hauek izan ziren: J.J.Z.P., 72 urtekoa eta Iruñeko auzokoa, ikertutako elikagaien sektoreko enpresa nagusiaren administratzaile bakarra; aurrekoaren semeak eta ahaldunak ziren A.Z.D., 39 urtekoa eta D.Z.D., 37 urtekoa, Iruñeko auzokoak ere bai; G.G.C., 43 urtekoa, Kolonbiakoa eta Iruñeko auzokoa, enpresa nagusiko langilea eta J.M.C.G., 53 urtekoa, Oviedokoa eta Beriaingo auzokoa, Nafarroan egoitza zuen ikertutako bigarren enpresa baten administratzailea.

Aipatutako Instrukzioko Epaitegiaren esku utzita, aske geratu dira karguekin epaiaren zain. Operazioak irekita jarraitzen du pertsona eta enpresa gehiago inplikatuta dauden eta iruzurtutako diru kantitatea non dagoen jakiteko.

Horrez gain, dagokion epaiaren baimenaz zenbait miaketa egin dira Aoizen, Beriainen eta Iruñean. Horietan agiri ugari bildu dituzte. Bestalde, ikerketan zehar aurkitutako zenbait banku-kontu blokeatu eta kontu hartu dituzte, baita egotzitakoen ondasunak eta jabetzak ere.

Zerga-iruzurraren kontra borrokatzeko Plana 

Egindako jarduerak 2008-2012 zerga-iruzurraren kontra borrokatzeko Planaren helburuen barruan sartu behar dira. Bestelako lehentasunen artean, ikerketa-jarduerak, foruzainekin, agintari judizialekin eta beste zerga-administrazio batzuekin lankidetzan aritzea eta BEZen itzulketak aztertzea ezarri ziren.

Nafarroako Ogasunak 151,5 milioi euro berreskuratu zituen 2008. urtean Plan horri esker. Horrela, 2007. urtean baino %17,3 gehiago berreskuratu zituen, 129,2 milioi eurokoa izan zen, ekainaren 5ean presidenteorde bigarren eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak prentsaurrekoan adierazi zuen moduan. Horrekin batera Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari gerente Jose Ignacio Perez de Albeniz izan zen datu horiek azaltzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa