(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Reyno de Navarra Arena” erabilera anitzeko pabiloiaren lehen fasearen lanak irailean hasiko dira ostirala, 2009.eko abuztuak 21

Nafarroako Gobernuak eta eraikiko duen ABEEk lizitazio horren kontratua sinatu dute gaur


"Reyno de Navarra Arena"ren lehen fasea irailean hasiko da.

"Reyno de Navarra Arena" pabiloiaren lehen fasea irailean hasiko da ( irudia handitu )

“Reyno de Navarra Arena” pabiloiaren lehen fasea datorren irailean hasiko da, eta gauzatzeko epea zortzi hilekoa da. Fase horretan, zimenduak ezarri eta egitura altxatuko dute. Horrez gain, kirol-instalazioak eraitsi eta lurrak mugituko dituzte.


Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerente José Javier Esparza Abaurreak eta Urbano Bastarós Labartak, Pabellón Reyno de Navarra ABEEren izenean (FCC Construcción S.A. eta Obras Especiales Navarra S.A. enpresek osatutako erakundea) kontratua sinatu dute gaur goizean, lanak hasteko beharrezkoak diren klausulak ezartzen dituena.


Kontratua sinatzean Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilari María Isabel García Malo ere izan da. Horrela, 12.642.675 euroko kontratua da eta Nafarroako Gobernuak osorik ordaindu du. Lanak irailean hastea espero dute.


Gogoratu behar da lanen eraikuntza, ekipamendu eta zuzendaritza proiektua idazteko lehiaketa publikoa egin eta TYM Arquitectos enpresari esleitu zitzaiola. Bestalde, kirol instalazioak eraisteko eta lurrak higitzeko lanak, nahiz "Reyno de Navarra Arena" erabilera anitzeko pabiloiaren zimenduak eta egitura aipatutako ABEEk egingo ditu. 

Informazio honekin batera ageri den irudian hauek agertzen dira ezkerretik eskuinera: Luis Jordán Lanaspa (OBENASAren izenean),Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerente José Javier Esparza Abaurrea, María Isabel García Malo kontseilaria eta Urbano Bastarós Labarta, Pabellón Reyno de Navarra ABEEren izenean.

Erabilera anitzeko eraikina

“Reyno de Navarra Arena” pabiloia 2012rako Nafarroa Planean jasotzen diren 90 jardueretako bat da, eta Reyno de Navarra futbol-zelaiaren ondoko lursailean kokatuta egongo da, Sadar kalean. 

Eraikina honela egongo da antolatuta: beheko solairua, hiru maila eta lurpeko aparkalekua, 41.207 m2-ko azaleran eraikita. Horietatik, pabiloiak 28.208 m2 hartuko ditu, eta aparkalekuak, 355 ibilgailu astun eta 4 arin har ditzakeenak, 12.610 m2-koa izango du. 

Barrutik, erabilera anitzeko pista bat izango du, mota guztietako kirol jarduerak egiteko estalita. Horrez gain, egoitza nagusia izango da, ekitaldi profesionalak eta sozialak egiteko.

Hori horrela, asmoa da zenbait ekitaldi izatea, hala nola ikuskizunak, azokak, biltzarrak, kontzertuak eta abar, egituraren edukiera alda daitekeelako eta azkar egokitzen delako gertaera desberdinek eskatutako aldaketetara.

Halaber, 10.000 ikusleetako lekua izango du, eta 3.000 pertsonentzako frontoia. Frontoi horretan, pilota profesionaleko finalak egingo dira. Bestalde, pabiloiak beste mota bateko aretoak ere izango ditu, zenbait zerbitzu emateko: kafetegia, catering, ekoizpen aretoa, administrazio-zerbitzuak, prentsa-aretoa eta hitzaldi-aretoa, balio anitzeko aretoa eta kirolaren museoa. 

”Reyno de Navarra Arena” pabiloiaren aurrekontua 60 milioi eurokoa da, eta espero da eraikuntzak 450 lanpostu zuzen sortzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa