(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioi erdiko diru-laguntza onetsi da Irurtzunen alokairuko 27 BOEren sustapenerako astelehena, 2009.eko abuztuak 24

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak etxebizitzen gehieneko prezioaren %15 ordaintzen du


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari baimena eman dio Adania Patrimonio SL merkataritza-enpresarekin 505.050 euroko urte askotako gastu-konpromisoa egiteko. Enpresa horrek Irurtzunen babes ofizialeko 27 etxebizitza sustatzea aurreikusi du, kasuan kasuko garajeekin eta trastelekuekin, errentamendu-araubide berezian jartzeko.


4/2006 Foru Dekretuak etxebizitza arloan babesteko moduko jardunak arautzen ditu, eta alokairura bideratutako araubide bereziko sustapen hauen kasuan salmentako gehieneko prezioaren %15eko laguntza ezartzen du.


Indarreko araudia aplikatuz, Nafarroako Gobernuak 252.529,15 euro ordainduko ditu 2009ko aurrekontuen kargura, eta gainerako 252.529,14 2011n, errentamenduaren sustatzaileak behin betiko kalifikazioa lortzen duenean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa