(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako laguntzak onartu dituzte, guztira 1.255.771 euro astelehena, 2009.eko abuztuak 24

Diru-laguntzak hainbat ekonomi sektoreko hamar enpresei emango dizkiete


Nafarroako Gobernuak Enpresa arloko zuzendari nagusiari baimena eman dio hainbat urtetarako gastuak onartzeko. ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) proiektuetarako emateko dauden diru-laguntzak bideratzeko. Guztira 1.255.771 euro emango dituzte.

Hona hemen diru-laguntzen banaketa, urteka:2010ean 61.000 euro, 2011n 1.102.029,43 euro eta 2012an 92.742,25 euro.

Diru-laguntzak enpresa hauek jasoko dituzte: Vega Mayor SL, 60.713,44 euro landare produktuen ildo berrietarako eta 57.619,11 euro landare produktuak tratatzeko eta zaintzeko teknologia berrietarako; Graftech Iberica SL, 22.877,50 euro zutabe bikoitzeko grafitatze teknologiarako; Inyecciones Termoplasticas Nicoplat SL, 41.402,68 euro hirietarako drainatze sistema eramangarri berri bat garatzeko; Leyre Proyectos de Ingenieria SL, 109.447,80 euro hirietarako drainatze sistema eramangarri berri bat garatzeko, baita ere; 3P Biopharmaceuticals SL, 30.326,40 euro nanopartikula magnetikoak garatzeko; Investigacion y Desarrollo en Nanotecnologia fundazioa, 124.260 euro; L’Urederra fundazioa, 111.011,20 euro; Idifarma Desarrollo Farmaceutico SL, 15.427,53 euro; Nafarroako Unibertsitatea, 206.340 euro; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 476.346,02 euro.

Azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan ikerketarako, garapen teknologikorako eta berrikuntzarako laguntzen erregimena onartu zuten. Dekretu horren helburua da “Ikerketa eta garapenerako estatuko diru-laguntzei buruzko egokitze komunitarioa” (EEAO, 96/2/17) agiriko jarraibide komunitarioei egokitzea. Izan ere, jarduera horietarako diru-laguntza publikoak jarraibide horien arabera eman behar dira.

I+G+B proiektuek urte bete eta hiru urte arteko iraupena izan dezakete. Beraz, diru-laguntza horiek ondo gestionatzeko, datozen ekitaldietarako gastuak onartu behar dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa