(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 584.335 euro bideratuko ditu Itoitz urtegiaren inguruko bizi-kalitatea hobetzeko astelehena, 2009.eko abuztuak 24

Emakida Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioarekin hitzarmena eginda gauzatuko da


Nagore Itoitz urtegitik ikusita

Nagore (Artzibar) Itoitz urtegitik ikusita

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 584.335 euroko inbertsioa onetsi du, 2009ko aurrekontuaren kontura, Itoitz urtegiaren inguruko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, baita inguruko herriak garatzeko ere. Laguntza horietatik, zehatz esanda, herri hauek lortuko dituzte onurak: Agoitz, Artzibar, Longida eta Orotz-Betelu:
- Orotz-Beteluko Udala: 230.768 euro bideratuko dira errota zaharra jatetxe bihurtzeko.
- Artzibargo Udala: 152.576 euro jasoko ditu toki intereseko lanetarako (Tokiko Inbertsioen Plana eta abeltzaintzako eta nekazaritzako azpiegiturak hobetzea).
- Longidako Udala: 125.000 euro bideratuko dira toki intereseko lanetarako (Tokiko Inbertsioen Plana eta nekazaritzako azpiegiturak hobetzea).
- Azparren kontzejua (Artzibar): 51.000 euro jasoko ditu zentral elektrikoa abian jartzeko.
- Agoitzeko Udala: 25.000 euro bideratuko dira udalerriko jarduera soziokulturalean lankidetzan aritzeko.
Laguntza ekonomiko horiek Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatuta emango dira. Fundazioa irabazteko asmorik ez duen erakundea da eta 2002an sortu zuen Nafarroako Gobernuak. Besteak beste, eragin-esparruko udalerrien garapenari mesede egiteko (Agoitz, Artzibar, Longida eta Orotz-Betelu) eta herritarren bizi-kalitate handiagoa bermatzeko beharrezko jarduera guztiak egiten ditu. Ildo horretatik, Foru Gobernuak, gaurko saioan, lankidetza-hitzarmena onetsi du, eta hurrengo hauek sinatuko dute: Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioko presidente moduan, eta Andrés Eciolaza Carballo Ingurumen eta Uren zuzendari nagusiak.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa