Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Larrialdi Agentziak 15.000 euro eman dizkie Tuterako Babes Zibileko boluntarioei, egoitza hornitzeko
asteartea, 2009.eko abuztuak 25
Gobernua Tuterako Udalarekin elkarlanean ari da, bitartekoak Foru Erkidegoko Babes Zibilaren egituran integratzeko
NLAk diru-laguntza bat eman die Tuterako Babes Zibileko boluntarioei.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak 15.000 euroko diru-laguntza eman dio Tuterako Udalari, Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea finantzatzeko. Laguntza horrekin egoitza hornituko dute; egoitza Peñuelas kalean dago, autobus geltoki zaharraren ondoan.
Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) zuzendari gerente David Sainz Jimenezek sinatu du laguntza emateko erabakia. Laguntza 2009ko ekitaldirako da, eta 2008an Tuterako Udalarekin sinatutako hitzarmenari dagokio. Hitzarmena sinatu zuten, hain zuzen, Udalaren Babes Zibileko bitartekoak NLAren egituran eta Nafarroako Gobernuaren Larrialdietarako Osasun Garraioaren Sarean integratzeko.
Erabaki hori medio, NLAk jendearen eta ondasunen segurtasuna areagotuko du eta Udalak finantza laguntza jasoko du; izan ere, Udalak berezko funtsekin Babes Zibileko zerbitzua emateko zailtasunak dauzka.
Tuterako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea 1985ean sortu zuten. Gaur egun elkartea 47 pertsonak osatzen dute: anbulantziako gidari laguntzaileak (AGL), sorosleak eta medikuak. Horietatik 34 gizonezkoak dira.
2008an, elkarteak 203 alditan lan egin zuen SOS Nafarroak edo Tuterako Udalak eskatuta, eta 167 zerbitzu eta 570 laguntza jarduera egin zituen (jai eta kirol ekintzetarako prebentzio jarduerak; bilaketa, erreskate, erreten eta simulazioetan parte hartzeko jarduerak, e.a.). Prestakuntza jarduerak ere egin zituzten.
Nafarroako Larrialdi Agentziak boluntarioen 15 elkarteekin dauzka lankidetza akordioak: Tuterako eta Cintruenigoko Babes Zibileko taldeekin, su-hiltzaile boluntarioen zazpi parkeekin (Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaide), Gurutze Gorriarekin, DYArekin, Nafarroako Mendi eta Espeleologia Federazioekin, Salbamendu Zakurren Elkartearekin eta Psikologoen Elkargoarekin.