(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 425.000 euroko diru-laguntza emango du laborantzetan plastiko biodegradagarria erabiltzeagatik asteartea, 2009.eko abuztuak 25

Laguntza hauek eskatzeko epea datorren irailaren 23ra arte irekita dago


Lur-estaltzearen teknika plastikoarekin

425.000 euroko laguntzak laborantzetan plastiko biodegradagarriaren erabilera sustatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 425.000 euroko diru-laguntza emango du Foru Komunitateko laborantzetan 2009an plastiko biodegradagarria erabiltzeagatik. Laguntza hauek eskatzeko epea datorren irailaren 23ra arte irekita dago, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak oraintsu sinatutako foru-aginduan ezarritakoaren arabera.

Foru Aginduaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) 104. zenbakian argitaratu zen, abuztuaren 24an. Horren arabera, plastikoen erabilera baliabide tekniko “saihestezina” da sektorean. Ekonomiari eta kalitateari dagokienez plastikoak dituen abantailez gain, ingurumen-onurak ere baditu, uraren kudeaketan aurrezkia eta hobekuntza dakartzalako, eta gainera, ongarri, pestizida eta herbizida gutxiago erabili behar direlako.

Hala ere, plastikoen erabilerak arazoak ditu, hondakin plastikoak, biltzea amaitu ondoren (batez ere industriara bideratutako tomatearen kasuan, biltzea baliabide mekanikoen bidez egiten baita), zati txikietan geratzen baitira, lurrarekin eta laborantzaren hondarrekin nahasita, eta horren eraginez, hondakinok behar den moduan ezabatzea zaila izaten da. 

Ildo horretatik, foru-aginduaren arabera, plastiko biodegradagarriak erabiltzea mota horretako arazoetarako konponbidea da. Baina aplikazio praktikoa zaila da, material berri horiek plastiko konbentzionalak baino askoz garestiagoak direlako. Beraz, Gobernuak laguntza hauek ematen ditu lur-estaltzearen teknika plastiko biodegradagarriekin egiteko. 

Gehiegizko kostuaren %60ra arte estaliko dute

Nekazariek lortutako diru laguntza honen araberakoa izango da: laguntza jasotzeko eskubidea duen azalera bider 250 euro hektareako, 1,20 metroko zabalera edo handiagoa duten plastikoak erabiltzen badituzte, eta 200 euro hektareako zabalera 1,20 metro baino txikiagoa bada. Edonola ere, laguntzen zenbatekoa ez da izango mota horretako materialak erabiltzeak eragindako gehiegizko kostuaren %60 baino handiagoa.

Laguntza lortzeko, eskatzaileek betekizun hauek bete behar dituzte: Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emanda duen instalazio bat izatea eta instalazio hori ETE izatea; gutxieneko azalera hektarea bat izatea; eta lur-estaltzearen teknika erabiltzen den azalera osoan plastiko biodegradagarria erabiltzea, betiere, erabilitako plastiko kilogramoak hektarea bakoitzean 150 edo gehiago badira (1,20 metroko zabalera edo handiagoa duten lur-estaltzeetan) edo 120 (1,20 metrotik beherako zabalera dutenetan).

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumen Departamentura igorri behar dira. Onartutako eskaerek aurrekontuaren muga gainditzen badute, lehenengo eta behin, industriara bideratutako tomate laborantzek lehentasuna izango dute. Era berean, kontuan hartuko dira nitratoek eragindako kutsaduraren aurrean zaurgarriak diren lursailetan kokatutako hektarea kopurua, nekazarien adina (nekazariek lehentasuna izango dute) eta hurrengo hauetan aritzen den hektarea kopurua, ordena honetan: freskoan jateko tomatea, piperra, alberjinia, kuiatxoa, kruziferoak eta gainerako laboreak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa