(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corellako saihesbideko obrak 2010. urte hasierarako bukatuko dituzte asteartea, 2009.eko abuztuak 25

Saihesbideari esker, 3.000 ibilgailuk utziko diote herrigunetik pasatzeari eta, beraz, herritarrak seguruago ibiliko dira


Corellako saihesbideko obrak 2010. urte hasierarako bukatuko dituzte. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Corellako saihesbidean egiten ari diren obrak ikustera joan da gaur goizean; obra horiek Nafarroa 2012 Planaren barruan daude. Kontseilariak adierazi du saihesbideak segurtasuna hobetuko duela, ia 3.000 ibilgailuk herrigunetik pasatzeari utziko diotelako; obraren aurrekontua 8,3 milioi eurokoa da.

Proiektua Corellako herrigunearen iparraldean ari dira gauzatzen, udal barrutian. Zehazki, saihesbideak NA-161 eta NA-6810 errepideak lotzen ditu, N-113 errepidearekiko loturatik gertu; era horretan, egunean 3.000 ibilgailuk utziko diote herrigunetik pasatzeari.

Saihesbideak 3.710 metro dauzka, bi zatitan banatuta. Lehena (1.530 metro) hasten da bigarren mailako NA-161 errepidearen 6+000 kilometro puntuan, han egingo den glorieta itxi batean, eta bukatzen da NA-6920 errepidearekiko loturan, beste glorieta itxi batean.  

Bigarrena (2.180 metro) lehena bukatzen den lekuan hasi eta beste glorieta itxi batekin bukatzen da, NA-6810 errepidean, N-113 errepidearen loturatik gertu.

Saihesbideak 7 metroko galtzada eta bi errei izango ditu, bakoitza 3,5 metrokoa; bazterbideak metroa izango du eta bermak egongo dira bi aldeetan, 0,75 metrokoak.

Saihesbidean, gaineko pasagune bat jarriko da hilerriaren ondoko bidearen parean, baita zubi bat ere Alhama ibaia zeharkatzeko, eta Soria-Castejon trenbidea azpitik igarotzeko pasabidea.

Corellako saihesbidea AZYSA Obras y Proyectos enpresa ari da egiten, 8.388.530 euroko aurrekontuarekin; obra amaitzeko 12 hilabeteko epea jarri zieten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa