Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Diru-laguntzak Azagra, Cascante, Mendabia eta Bianako Udalek jasoko dituzte
Hezkuntza departamentuak diru-laguntza zuzenak eman dizkie Azagra, Cascante, Mendabia eta Bianako Udalei, Haur Hezkuntzako lehen ziklorako (3 urte arteko haurrentzako) eskolak eraiki ditzaten. Diru-laguntza, guztira, 2.950.000 eurokoa da eta 2009ko gastuen aurrekontuan horretarako jarritako partidarekin ordainduko da. Departamentuak baimendutako diru-laguntza honela banatuko dute: Azagrako Udalarentzat 975.000 euro, Mendabiakoarentzat 975.000 euro, Cascantekoarentzat 300.000 euro eta Bianakoarentzat 700.000 euro.
Alde horretatik, departamentuak onartu ditu dagoeneko Udalekin adostutako hitzarmenak. Hitzarmen horietan gai hauek daude zehaztuta: helburua, zenbatekoa, diru-laguntza, onuradunen betekizunak, betekizunak egiaztatzeko epeak eta erakunde onuradunen gainerako betebeharrak.
Nafarroako Gobernuak uztailaren 2ko bileran onartu zuen gaur departamentuak eman dituen diru-laguntza zuzen horiek esleitzea.
Azagran Haur Eskola bat dute, hiru unitatekoa, eta 2009/2010 ikasturtean lansaio erdiko unitate berri bat jartzeko baimena eman diete. Hala ere, eskaria gero eta handiagoa denez, beste eraikin bat egingo dute, zortzi unitaterentzako lekuarekin.
Cascanteko Haur Eskolak lau unitate dauzka: bi unitate urte bete eta bi urte arteko haurrentzat eta beste bi unitate bi eta hiru urte arteko haurrentzat; lehenbizikoetan 24 haur daude eta azkenekoetan 32 haur. Udalak aurreikusi du, baita ere, zortzi unitateko eraikin bat egitea.
Bianako Haur Eskolak lau unitate zeuzkan 2008/2009 ikasturtean: bi unitate lansaio erdikoak eta beste bi lansaio osokoak; guztira 48 haur. Bianan zortzi unitaterentzako eraikina egingo dute, baita ere.
Mendabian bi unitateko Lan Haurtzaindegia daukate; guztira 26 haur. Plangintza txostenean proposatu dute zortzi unitateko eraikin bat egitea (hamar unitate ere jartzeko modukoa).