(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Soraurenen (Ezkabarte) eta Esan jarri dituzten karramarro barruti berriak ikustera joan da asteazkena, 2009.eko abuztuak 26

Barrutiak dira karramarro seinaledunen populazioa kontrolatzeko eta, era horretan, espezie autoktonoa berreskuratzeko


Sanzberro kontseilaria karramarro seinaleduna harrapatzen

Karramarro seinaleduna harrapatzeko bi barruti ireki dituzte Soraurenen eta Esan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak karramarro seinaleduna harrapatzeko bi barruti berri jarri ditu gaur martxan, Soraurenen (Ezkabarte) eta Esan, hain zuzen. Bi barruti berri horiez gain beste bost daude Foru Erkidegoan. Dena den, lehen aldia da karramarro autoktonoa berreskuratzeko eremuan barrutiak jartzen direla. Helburua da kanpoko krustazeoen populazioa kontrolatzea, arrantza behatuta, jatorrizko espeziea berreskuratze aldera.

Landa Garapen eta Ingurumen arloko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Soraurengo barrutian egon da eta aipatu du bertako karramarroa berreskuratzeko prozesua “motela baino segurua” dela, 1996an karramarro autoktonoa berreskuratzeko planak onartu zirenetik. Izan ere, ia galduta zegoen bertako espeziearen populazioak hobera egin du, hainbat neurriri esker: bertako krustazeoak harrapatzeko debekua, birpopulaketak eta kanpoko karramarroak (gorria eta seinaleduna) ez hedatzeko neurriak, besteak beste. Gaur egun karramarro autoktonoen 70 kolonia daude Foru Erkidegoan. 

Teknikari bat karramarroaren oskola zulatzen

Harrapatutako karramarroak hil egin behar dira, bertako espezieak kutsatu ez ditzaten. ( irudia handitu )

Gaur ireki dituzten barruti berriak karramarro autoktonoa berreskuratzeko eremuan daudenez, neurri osagarriak hartu behar izan dituzte, esaterako: harrapatu ondoren karramarroak hiltzea, erdiko hegala hautsita edo oskola ezten edo zotz batekin ebaki edo zulatuta. Helburua da harrapatutako krustazeoak ibaiko beste zatiren batean ez sartzea, espezie autoktonoak ez kaltetzeko. 

Bertako karramarroa berreskuratzeko plana

Karramarro autoktonoa jatorriz europarra da. Lehen Nafarroako eta Espainiako ibaietan asko zeuden eta harrapatzea baimendua zegoen, nahiz eta kontrolak egiten ziren. 1974an, ordea, karramarro gorria sartu zuten ezkutuan Doñana parke naturalean (Huelva) eta karramarro seinaleduna Duero ibaiaren arroan. Estatuko ibaietara bizkor baino bizkorrago hedatu ziren eta 80. hamarkadan Nafarroako ibaietara heldu ziren. Kanpoko karramarroek bertakoei afanomikosia erantsi zieten eta erabat desagertu ziren ia, kolonia txiki batzuk besterik ez ziren geratu iparraldean. Karramarro seinaleduna erdialdeko ibaietan zabaldu zen eta karramarro gorria hegoaldean, Caparrosotik behera.

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak bi plan onartu zituen 1996an: Nafarroako Ibai Karramarro Autoktonoa Berreskuratzeko Plana eta Nafarroako Karramarro Aloktonoak Antolatzeko Plana. Helburuak ziren, batetik, bertako karramarroa zaintzea, hobetzea eta berreskuratzea; eta bestetik, karramarro seinaledunak zeuden zatiak kontrolatzea, hedatu ez zitezen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa