(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,2 milioi euroko inbertsioak onetsi dira Sakanarako eta Larraun ibarrerako asteazkena, 2009.eko abuztuak 26

Nafarroako Gobernuak proiektu hauek 675.000 eurorekin finantzatu ditu


Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak 1.198.726 euroko inbertsioak onetsi ditu Sakanako eta Larraun ibarreko zenbait herritako azpiegiturak hobetzeko. Lan horiek 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planaren ondoz ondoko zabalkuntzen bidez finantzatuta daude, eta horiei esker, Nafarroako herrietan hobekuntza-proiektuak egiten jarraitu daiteke. Modu horretan, inguruak 675.160 euroko diru-laguntza orokorra jasoko du Nafarroako Gobernutik.

Ondoren, lanak hartuko dituzten herriak, emandako diru-laguntzak eta, parentesi artean, inbertsio osoaren zenbatekoa agertzen dira.

Sakana

ITURMENDI: 17.112 € (24. 445 €). Inbertsio hauen bidez, gaur egun Konsistorial eta Txorralde kaleetan dauden argiak aldatuko dira. Zehatz esanda, 6 kale-argi ipiniko dira 3,6 metroko altuerako zutabeen gainean, eta beste 9 horma-besoen gainean. 

       193.567 € (320.768 €). Iturmendin euri-urak eta ur beltzak bereiziko dira hustubideak gainezka egin ez dezan eta Bakaiku-Iturmendiko araztegiak gehiegizko karga izan ez dezan gaur egun kolektore komunak hartzen dituen urekin. Horretarako, ur beltzen kolektorea eraikiko da herriaren beheko aldean kokatutako nabeetatik urak biltzeko. Ur horiek beste kolektore batzuekin elkartuko dira erregistro-putzu berri batean; horrez gain, ur beltzak biltzeko egon dagoen kolektorearen isuriak berritu behar dira urak hodi berri batetik joan daitezen; eta, amaitzeko, kolektore berria jarri behar da egon dagoen ur beltzen hustubidearen eta errekastoko hustubidearen azpian.

LAKUNTZA: 112.821 € (280.098 €). Udaletxean zaharberritze lanak egin dira. Teilatua eta fatxadak berritu dira, eraikinaren egitura indartu da, segurtasun eta osasun arloko jardun batzuk egin dira, eta zureria aldatu da.

SATRUSTEGI (ARAKIL): 50.590 € (134.895 €). Kontzejuaren etxea zaharberritzeko lanak egin dira. Eraikinaren teilatua aldatu eta beheko solairuan kontzejuaren areto administratiboetarako espazioa jarri da, behebarrua, batzar-gela eta komunak barruan hartuta.

 
Larraun ibarra

LEKUNBERRI: 264.228 € (377.468 €). Espaloietan zoladura jarri da Albiasu errepidean, 6 cm-ko lodierako hormigoizko galtzadarri aurrefabrikatuarekin, cm 1eko harea-geuzaren gainean jarrita eta hormigoizko zolan eta zabor-legarrezko geruzan oinarrituta. Gainera, hormigoizko ertza eta galtzadaren ertza ere jarri dira, eta euri-uren sarea aldatu da. 

           36.842 € (61.052 €). Herri berean Albiasu errepideko espaloietan hornikuntza eta saneamendu sareak berritu dira. Ur beltzen sarea PVCzko hodiekin egin da, 87 metro linealetan, eta 3 erregistro-putzu jarri dira. Ura banatzeko sarea berritzeko, dentsitate txikiko polietilenozko hodiak eta bi ur-hargune jarri dira. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa