(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria Olagueko erromesen aterpe berriaren inaugurazio-ekitaldian egon da osteguna, 2009.eko abuztuak 27

Nafarroako Gurutze Gorriko presidenteak lagunduta, Orokieta-Erbitin Karlismoaren Bideko plaka bat bisitatu du


Olagueko erromesen aterpea

Corpas kontseilaria, Olagueko erromesen aterpen berrian, Bideko Lagunen presidenteekin. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilaria Olagueko erromesen aterpe berriaren inaugurazio-ekitaldian egon da gaur goizean. Ondoren, aurten 145. urteurrena betetzen duen Nafarroako Gurutze Gorriko presidentearekin batera, Orokietara joan da. Herri hori duela gutxi seinaleztatu duten Karlismoaren Bidean dago, eta bertan hirugarren gerra karlistan Gurutze Gorriak lehenengo esku-hartzea egin zuen Espainian, Iruñako Nicasio Landa medikuarekin.

Olagueko azpiegitura berria egin ahal izateko, Artzapezpikutzak Urdazubi-Baztaneko Donejakue Bideko Lagunen Elkarteari Orokietako parrokia-etxeko lehenengo solairuaren zati bat laga dio. Joan den martxoan egindako akordioa dela bide, Elkarteak bost urterako laga den higiezina zaharberritzeko konpromisoa hartu zuen. Epe hori bi alderdiek esanbidez adostuz gero luzatu daiteke.

Aterpe berriak hamasei ohe, hiru dutxa, bi komun, sukaldea eta egongela ditu. 

Zuzkidura berri hau Bidean zehar egindako beste batzuei gehitzen zaie. Horietako batzuetan Nafarroako Gobernuak lagundu du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, hala nola Urdazubiko Monasterioan, Amaiurren, Berroetan eta Lekarozen. Modu horretan, bideko bost etapetan erromesari bideratutako arreta-azpiegitura osatu da.

Karlismoaren Bideko plaka Orokieta-Erbitin

Jarraian, Corpas kontseilaria Orokieta-Erbitira joan da Joaquín Mencos Nafarroako Gurutze Gorriko presidentearekin, eta Karlismoaren bide turistiko-kulturalean, Nafarroako Gobernuak jarritako plaka eta Gurutze Gorriak 1989an gertaera hartan parte hartu zuten boluntarioak omentzeko jarritako harrizko obeliskoa bisitatu ditu. Karlismoaren Bideko plakan esaten den moduan, gertaera hartan Gurutze Gorriak ere parte hartu zuen, erakunde horretako fundatzaileetako baten eskutik, Iruñako Nicasio Landa medikua.

Hirugarren gerra karlistan (1872-1876) Karlos VII.a erregegaiaren aldekoak (Karlos V.aren semea eta Karlos VI.aren anaia) eta Savoiko Amadeo I.aren gobernuaren aldekoak aurrez aurre aritu ziren. Erregegaia Beratik sartu zen Espainian 1872ko maiatzaren hasieran, baina berak itxarondako matxinada masiboa ez zen gertatu, eta Orokietako guduan porrot handia izan zuten maiatzaren 4an. Horren eraginez, Karlos VII.ak Frantziara itzuli behar izan zuen, eta bere aldekoek Amorebietako hitzarmena sinatu zuten. Gudu hartan 44 pertsona hil ziren (37 karlista eta Amadeoren 7 jarraitzaile). Dozenaka zauritu herriko etxe batean pilatu zituzten. Egun bat geroago, maiatzaren 5ean, “Landaren ohatilariak”, hau da, Nafarroako Gurutze Gorriko lehen boluntarioak, Basaburuako herri txiki horretara joan ziren bi bandoetako zaurituak artatzeko. Maiatzaren 6an 118 gizon heldu ziren Iruñatik Nicasio Landa medikuak abisatuta, zaurituak Irurtzunera eramateko. Zaurituak maiatzaren 8an iritsi ziren Iruñara trenez.

Horixe izan zen Gurutze Gorriko boluntarioek Espainian egindako lehen esku-hartzea. Gurutze Gorriaren izaera neutralari esker, bando liberalaren eta karlistaren artean bitartekariak izan ziren. Horiei esker, Lizarran istiluak eten ziren zauritu karlistak handik ateratzeko, eta Iruñan zauritu karlisten konboiak igarotzeko. 1874an, III. Gerra Karlistan, Tafallan, urte batez, Gendulain Jauregiaren barruan, Espainiako Gurutze Gorriaren lehen ospitaleak ateak irekita izan zituen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa