(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arista fundazioak A gripeari buruzko programa informatiboa antolatu du irakasleentzat eta funtzionarioentzat osteguna, 2009.eko abuztuak 27

Iraileko lehen hamabostaldian saioak egingo dira Iruñan, Tuteran eta Lizarran


AFAPNA Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen sindikatuko Arista fundazioak A gripeari buruzko programa informatiboa antolatu du irakasleentzat eta funtzionarioentzat. Iraileko lehen hamabostaldian egingo da Iruñan (irailak 2 eta 3), Tuteran (irailak 8) eta Lizarran (irailak 9). 


Programaren aurkezpena gaur egin da Iruñan. Juan Carlos Laboreo AFAPNAko presidenteak, María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak eta Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Hezkuntza kontseilariak parte hartu dute.

Sindikatu horren barruan, Arista fundazioak Nafarroako Administrazio Pulikoetako langileak eta sarbide-prozesuan dauden pertsonak prestatzen ditu, trebakuntza-modalitate desberdinen bidez. Kongresuak, mintegiak, erakusketak eta jardunaldiak sustatu eta antolatzen ditu, batez ere kulturari eta gizarteari lotuta, eta gainera, gizarte- eta kultura-gaiei buruzko ikerketa- eta zabalkunde-jarduerak egiten ditu.

Iruña

Programa Iruñan jarriko da abian. Lehen saioa (irailak 2) irakasleei zuzenduta dago, eta bigarrena (irailak 3), funtzionarioei oro har. Saioak Ingurumen Arloko hitzaldi-aretoan egingo dira (Armadaren etorbidea, 2, behea), 17etan, eta gutxi gorabehera, 90 eta 120 minutu bitartean iraungo dute.

Saioetan Teresa Aranaz Jiménez Hezkuntza zuzendari nagusia eta Isabel Martín Montaner Osasun zuzendari nagusia egongo dira, eta hizlari hauek izango dituzte: Aurelio Barricarte Gurrea Osasun Publikoaren Institutuko Epidemiologia eta Osasunaren Sustapen Zerbitzuko burua; Enrique Bernaola Virgen del Camino ospitaleko Pediatria burua; eta Mª Antonia Urra Velasco Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako zuzendariordea.

Saioetan A gripeari buruzko azalpena eta bertaratuen galderen txanda egongo dira.

Tutera 

Irailaren 8an, asteartean, saioa Tuteran egingo da, 17etan, irakasleei eta gainerako funtzionarioei (administraziokoak eta kidego bereziak, besteak beste) zuzenduta.


Hauek izango dira hizlariak: Marisol Aranguren Balerdi Osasun Publikoaren Institutuko zuzendaria eta Cristina Ibarrola Guillén Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako zuzendaria. Saioa mota berekoa izango da, hau da, azalpena eta ondoren galderen txanda.

Lizarra

Lizarran, ekitaldi informatiboa irailaren 9an egingo da, 17etan. Irakasleei eta gainerako funtzionarioei bideratuta dago, eta hizlari hauek izango ditu: Jesús Castilla medikua, Osasun Publikoaren Institutuko teknikaria, eta Cristina Ibarrola Guillén Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako zuzendaria.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa