(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Funesko saihesbidea urte amaiera baino lehen egongo da erabiltzeko moduan osteguna, 2009.eko abuztuak 27

Saihesbide horri eta Ebro ardatzean egiten ari diren gainerakoei esker lanpostuak sortuko dira eta tokiko ekonomia dinamizatuko da


Alba kontseilaria Funesko saihesbideko obrak ikustera joan da; saihesbidea urte amaiera baino lehen egongo da erabiltzeko moduan. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Funesko saihesbideko obrak ikustera joan da gaur goizean, NA-6631 errepidera; proiektuak 1,8 milioi euroko aurrekontua dauka.

Alba kontseilariak adierazi du saihesbide hori Ebro ardatzaren inguruan egiten ari diren saihesbide multzoari dagokiola; gainerakoak Milagro, Lodosa, Mendabia, Andosilla eta Valtierra-Arguedasen daude. Proiektu horiei esker, Ebro ibaiaren ezkerraldeko komunikazioa hobetzeaz gain, zonako ekonomia dinamizatu egingo da eta, beraz, lanpostuak sortuko dira.

Obraren deskribapena

Funesko saihesbidea Nafarroako Errepideen 2. Plan Zuzentzailean dago jasoa. Proiektuaren arabera, aurrena 900 metroko saihesbidea egingo dute eta, gero, NA-6631 errepidea zabaldu eta hobetuko dute, 1.095 metroan; bi zati horiek glorieta baten bidez lotuko dituzte. 

Obrak Funesen hasi dituzte: saihesbideak errotaren bideari helduko dio, abelbideko elkargunean diseinatutako glorieta berriraino.

Gaur egun, NA-6631 errepideak 6 metro zabal baino gutxiago dauzka, eta bazterbiderik batere ez. Gainera, Funesko zeharbidean erradio txikiko kurbak eta estuguneak daude. Beraz, obrak amaitutakoan, ibilgailuak arinago eta seguruago ibiliko dira.

Obrak Vionasa enpresari esleitu zizkioten. Obren zenbatekoa 1.884.895 eurokoa da eta egikaritzeko epea 7 hilabetekoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa